Eduki publikatzailea
Atzealdea

Bihar, asteazkena, hasiko dira “Haur etorkinen errefortzu saioak” Udal Euskaltegian

Osasun neurri guztiak aintzat hartuta, bihar emango diegu hasiera ikasle etorkinentzako euskarako errefortzu saioei.

2020·11·17


Osasun neurri guztiak aintzat hartuta, bihar emango diegu hasiera ikasle etorkinentzako euskarako errefortzu saioei.

6-16 urte arteko ikasleekin sei talde osatu ditugu, guztira, 42 haur/gaztetxo, bi herriotako ikastetxeetan dabiltzanak.

Euskararekin harremanik ez duten herrietatik etorriak, euskara modu ludikoan jasotzeko ahalegina egiten dute bi hezitzaileren gidaritzapean.

Besteak beste, euskara eta euskal kultura ezagutaraztea da helburua, jolas, abesti eta bestelako entretenigarriak tarteko direla.