Eduki publikatzailea
Atzealdea

BiziPoz-ek etxeko ekonomiari buruzko programa eskainiko du Zumarragan.

Eskaintza 55 urtetik gorako Zumarragako pertsona nagusiei zuzenduta dago.

2020·09·28


Urri eta azaro bitartean, BiziPozek programa berri bat burutuko du Zumarragan. Oraingo honetan Sara Muñozekin elkarlanean burutuko da programa hori. Sara ekonomialaria eta politologoa da, ETB2n elkarlanean aritzen da, eta, gainera, esperientzia handia dauka pertsona nagusiei hitzaldi eta tailerrak ematen.

Programa berri hau, etxeko ekonomiari buruz ikasi nahi duten 55 urtetik gorako Zumarragako pertsona nagusiei zuzenduta dago, eta tailerrak gaztelaniaz izango dira.

Tailerrak 10:00etatik 12:00etara izango dira Zelai Ariztin. Egunak: urriak 8, 15, 22, 29 eta azaroak 5, 12, 19 eta 26an.

Izena emateko Gizarte Zerbitzuetara (943 72 91 55) deitu beharko da urriaren 2a baino lehen. Plazak mugatuak dira eta gehienez 20 pertsonez osatutako taldeak egingo dira.

Behin taldea itxita, izena eman duten pertsonei bakarkako elkarrizketak egingo zaizkie urriaren 6an Zelai Arizti aretoan. Elkarrizketa bakoitza gehienez ordu erdikoa izango da eta elkarrizketaren ordutegia telefonoz urriaren 5ean itxiko da.

Tailerretan hurrengo puntuak landuko dira:

1.Jubilazioa

2.Bankuko zerbitzuak

3.Klausula abusiboak

4.Etxeko fakturak (argia eta telefonoa)

5.Hilabete amaierara nola iritsi

6.Seguruak

7.Etxebizitza

8.Kasu pertsonalen errepasoa