Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ekainaren 8tik (astelehena) aurrera indarrean jarriko da berriro aparkaldi mugatua.

Alarma Estatuaren adierazpenarekin ezarri ziren mugikortasun-murrizketa gehienak amaituta, eta gaur egun dugun deseskalatze fasea kontuan hartuta, Soraluze, Euskadi enparantza, Bidezar, Elizkale, Iparragirre, Legazpi eta Piedad kaleetan aparkatzeko denboraren muga ezarriko da berriro.

2020·06·06


Gogorarazten dugu "Urdin-guneko" sistema doakoa dela, eta ez dagoela aparkatzeko txartelik eskuratzeko betebeharrik.

Soraluze, Euskadi plaza, Legazpi, Iparragirre 1, Elizkale (parrokiaren albokoa), Bidezar eta Piedad kaleek osatzen dute gunea.

Kale horietan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara, aparkalekua ordu eta erdira mugatuko da denbora.

Legazpi eta Piedad kaleetan, gainera, larunbatetan, 08:30etik 14:30etara, ordu eta erdira mugatuta egongo da aparkalekua.

Gehienezko denbora ordu eta erdikoa da kale eta ordu-tarte bakoitzean. Horrek esan nahi du baimendutako gehieneko denbora igarotakoan kalea aldatu beharko dela ordutegi-tartea aldatu arte (goiza-arratsaldea).