Eduki publikatzailea
Atzealdea

Emaitza onak eta erronka berriak hiri-hondakinen gaikako bilketarako

Gaur, Zumarragako alkatearen eta Sasieta Mankomunitateko kudeatzailearen prentsaurrekoan, hiri-hondakinen gaikako bilketaren emaitzak aurkeztu dira, eta Udalak erronka berriak jarri ditu eremu horretan aurrera egiten jarraitzeko.

2016·02·05


ERRONKA KOLEKTIBO berriak, hauxek dira:

  • Gaikako bilketa egungo %74tik gora handitzea, guztion artean gehiago eta hobeto bereiziz.
  • Lurrean zabor-poltsarik ez egotea. Ordenantzak ezartzen du hondakinak bereizi eta dagokion edukiontzian sartu behar direla.
  • Altzariak eta etxetresna elektrikoak ateratzeko egutegia eta ordutegia errespetatzea (asteazken gauetan, 21:00etatik aurrera). Bestela, Deskargako garbigunera eraman daitezke.

Zalantzarik baduzu, honako esteka hauetan sei hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabiera) informazio gehiago aurki dezakezu.

http://www.sasieta.eus/euskara/ikusi-eta-ikasi