Eduki publikatzailea
Atzealdea

Erne mantendu behar gara COVID-19aren aurrean

Bihartik aurrera Euskadin derrigorrezkoa izango da erabilera publikoko espazioetan maskarila erabiltzea.

2020·07·15


Konfinamendu fasea gainditu dugun arren, birusak kaleetan jarraitzen du. Gizartearen beharrak, aisialdia, saltokien jarduera, kalean kirola egitea eta oro har eguneroko bizimoduaren normaltasun hori birmoldatu duen pandemia global honek oraindik ere baldintzatzen gaitu. Eta, momentuz, "Normaltasun berri" horretara egokitu behar gara, eta horrek erantzukizun indibiduala eta kontzientzia kolektiboa eskatzen ditu osasun-gomendioak betetzeko, gure osasunagatik eta gaixotasunaren aurrean ahulagoak izan daitezkeen pertsona guztiengatik.

Udalak maskarilak erabiltzearen, eskuen higienearen eta pertsonen arteko distantziak betetzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Ekintza guzti horiek ezinbestekoak baitira COVID-19ren zuzeneko transmisioa ekiditzeko. Azken informazioek agerian uzten dute birusa transmititzeko erraztasuna; familia-bilera bat, jende-pilaketak edo kutsatuta geratu den edozerrekin kontaktu zuzena izatea.

Transmisioa geldiarazteko mantendu behar izan dugun isolamendu sozialak eragin handia izan du gure tokiko ekonomian. Pertsona guztien bizitzak aldatu egin dira azken hilabeteotan, eta horregatik tinko eutsi behar diogu birusari, atzera pausorik ez emateko eta egoera ahalik eta lasterren hobetzeko.

Udala ahalegin handia egiten ari da "normaltasunerako” buelta hau Zumarragako herritarrentzako segurtasun-berme guztiekin izan dadin, baina funtsezkoa da guztion inplikazioa, eta, horregatik, dei egiten dugu udalerrian prebentzio neurrien erabilera murriztu ez dadin. Denok batera birusa geldituko dugu.