Eduki publikatzailea
Atzealdea

Foru aldundiak mugi txartelaren erabiltzaileentzako bizikletak doan aztertzeko programa jarri du martxan.

Europako Mugikortasunaren Astean - irailaren 16tik 22ra - Mugi txartelaren erabiltzaileek euren bizikletaren azterketa doan egiteko eskubidea izango dute, Gipuzkoako hainbat herritako dendatan.

2020·09·16


Garraio publikoaren erabiltzaile guztiei zuzendua, programak erabiltzaile horiei euren bizikleta doan aztertzeko aukera emango die, bizikletaren erabilera bultzatzeko ekimen honetara atxiki diren Gipuzkoako lurralde osoko zazpi establezimenduetakoren batean garraio-txartela erakutsiz soilik.

 

Azterketan eta doikuntza egitean bizikletaren atal hauek ikuskatuko dituzte: gurpil-azalen egoera eta pneumatikoen presioa ikuskatzea, gurpilak zentratuta daudela aztertzea, aldagailuak doitzea, galgen egoera aztertzea eta segurtasunari lotutako azterketa orokorra egitea. Ikuskapenaren ondorioz piezaren bat ordezkatu edo konpondu behar bada, dendek kosturik gabeko aurrekontua aurkeztuko diete erabiltzaileei, hauek aztertu eta zer egin erabaki dezaten. Konponketa edo ordezkapen horien kostua bizikleten jabeek ordaindu beharko lukete.

 

Mugikortasuneko ohituretan sakontzea bilatzen duen online galdeketa bat osatu ondoren, ekintza honetan parte hartzen duten erabiltzaile guztiek 100 euroko 4 bonuren (denda bakoitzeko 2) zozketan parte hartuko dute, materiala erosteko edo konponketak egiteko erabiltzeko.

 

Zumarragako Zatika dendak ekimenean parte hartuko du.