Eduki publikatzailea
Atzealdea

Foru aldundiko Kirol eta Kultura diputatuak Argixaoko kirol instalakuntzak bisitatu ditu gaur.

Aldundiak eta Udaletxeak elkarlanean jarraituko dute beharren araberako proiektuak aurrera eramaten.

2020·07·23


Foru aldundiko kirol eta Kultura diputatua den Harkaitz Millanek Argixaoko kirol instalakuntzak bisitatu ditu gaur. Aurreko legealdian bertan egindako zaharberritze prozesua aldundiarekin elkarlanean egin dira. Besteak beste, atletismoko pista eta Luis Urdangarin zelaia berritu dira. Azken honek izan du aldaketarik azpimarragarriena. Zelai zahar bat izatetik, gaur egungo demandari erantzuten dion gune bat izatera pasa da; belar artifizial, aldagela, grada eta guzti.

Ez da ordea soilik Kirol esparrura mugatzen den inbertsio bat, inguruko auzo eta auzokideentzako elkargune bat bihurtu da Luis Urdangarin Anexoa. Bertan hirugarren adinekoentzako gimnasio bat eta mahai inguru bat dago prest. Momentuz COVID-19ak eragindako egoera dela eta ez daude erabilgarri, baino inguruko eremua paseoak emateko irekita dago.