Eduki publikatzailea
Atzealdea

GAZTE BIDEAN online

Konfinamendu garai honetan ekipamendua itxita egon arren zerbitzua Online bidez irekia mantenduko da.

2020·03·23


Zumarraga eta Urretxuko udalek hainbat neurri eta aldaketa ari dira egiten udal zerbitzuetan bizi garen ezohiko eta egoera aurrean, etxetik ateratzen uzten ez gaituen egoeraren aurrean, alegia. Ohar honen bidez  Nerabeentzako aisialdi hezitzaileko udal zerbitzuan - Gazte Bidean zerbitzuan- martxan jarritako hainbat aldaketa jakinarazi nahi dizuegu.

Karrika enpresak kudeatutako Gazte Bidean zerbitzuak 10 urte daramatza aisialdi hezitzaileko jarduerak eskaintzen eta dinamizatzen  bi herrietako 12-17 urte bitarteko nerabeentzat, Iparragirre plazako ekipamenduan, asteazken igande bitartean arratsaldez, baita herri mailan sortzen diren ekimentan parte hartzen ere.

Konfinamendu garai honetan ekipamendua itxita egon arren zerbitzua irekia mantenduko dela jakinarazten dugu, izan ere, sarean, online, dinamizatuko dituzte hainbat jarduera eta bide horretan ere egongo dira prest nerabeekin hitz egiteko eta harremanetan jarraitzeko. Zerbitzu hori asteazkenetik igandera, betiko ordutegia, 16:30etatik 20:30etara eskainiko dute. 

Salbuespenezko egoera dela eta, egoera horrek irauten duen bitartean, arreta eman beharreko adin-tartea zabaltzea erabaki da, eta zerbitzua 7 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiak eta arduradunei ere eskainiz.

Horregatik guztiagatik, adierazitako ordutegian, haurren eta gazteen interesekoak izatea espero dugun hezkuntza-aisialdiko edukiak eta proposamenak eskainiko dira. Era berean, helduek egiten dituzten kontsulta guztiei erantzungo zaie.

Gazte Bidean zerbitzuak dei berezia egiten die ideiak eta proposamenak emateko prest dauden pertsona guztiei, bereziki gazteei online zerbitzu hau herritarrentzat interesgarria eta onuragarria izan dadin. Erabiliko diren hedabideak, funtsean, posta elektronikoa, hangouts, whatsapp, facebook Instagram eta udal webguneak izango dira.

Zerbitzu berri honen laguntza jaso dezaketela uste duten gazteak, haurrak, familiak edo arduradunak Gazte Bidean zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke honako komunikazio-kanal eta sare sozialen hauen bidez:

Telefonoa: 609702708

Posta elektronikoa: http://gaztebidean@gmail.com

Facebooka: Gazte Bidean

Instagrama: gaztebideanuz

 

Jasotzen diren elkarrizketa, dei edo Whatsapp guztiek izaera pertsonala eta konfidentziala izango dute.

Amaitzeko, adierazi nahi dugu online zerbitzuen iraupena ahalik eta laburrena izatea espero dugula,  laster, berriro ere, aurrez aurre, Gazte Bidean zerbitzuko hezitzaileek nerabeekin bildu ahal izateko Iparragirreko ekipamenduan. Horretarako denon lankidetza eta erantzunkizuna beharrezkoa dugu.