Eduki publikatzailea
Atzealdea

Genero indarkeriaren aurkako prebentzio kanpainaren irudia hautatzeko lehiaketa

Zumarragako Udaleko Zerbitzu sozialak, Berdintasuna eta Dibertsitatea arloak antolatuta, Genero Indarkeriaren prebentzioaren kanpainaren baitan, irudi bat aukeratzeko lehiaketa bat antolatu du. Irudi hau, instituzio honek genero indarkeriaren deusestearen aldeko konpromisoa isladatzeko erabiliko da eta aurrerantzean, ildo honetan udalaren eskutik egiten diren publikazioetan erabili ahal izango da.

2021·05·13


Helburua, herritarrak genero indarkeriari aurre egiteko gizarte zein norbanako bezala duten konpromisoarekiko sensibilizatzeko balio ahal izango duen irudi bat sortzea da; honela, indarkeria mota honen espresio guztiekiko bere gaitzezpena eta zero tolerantzia modu kolektiboan agerian uzteko.

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

1.Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

2.Lehiaketaren gaia genero indarkeriaren eta haren inguruko adierazpen guztienganako deusestapenerako konpromisoa da eta honako testua eraman beharko du idatzita.

ZUMARRAGAK EZ DU ERASO SEXISTARIK ONARTZEN

3.Edozein eratako lanak onartuko dira:collage-a, pintura, argazkia eta abar. Lanen neurria honako hau izango da: 30 x 40 cm bertikalean, eta lan guztiei kartoi mehe bat (kartulina) jarriko zaie atzeko aldean.

4.Lanak inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute, eta egilea nor den adieraz lezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, kartazal itxi batean, partehartzailearen datuak eta NAren fotokopia bidaliko dira. Kartazalaren kanpoaldean hitz edo testu bat jarri beharko da, eta horixe bera jarri beharko da lanaren atzealdean.

5.Lanak 2021eko maiatzaren 31ko eguerdiko 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira, ondoko helbidean: Zelai Arizti Kultur Etxea; Legazpi, - 20700 Zumarraga.

6.300 euroko sari bakarra izango da.

7.Lan irabazlea Udalaren eskuetan geldituko da, eta inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta abarretarako eskubide guztiak berak izango ditu.

8.Saria eman gabe gera liteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek gutxienezko kalitate mailarik ez badute.

9.Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dute, eta bere erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da.

10.Saritutako irudia, telazko poltsatan inprimatu eta hauek genero indarkeriaren aurkako kanpainaren baitan banatuko dira. Ekimena, Zumarragako udalak sustatu eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu itunak babesten du.

11.Epaimahaiak aukeratutako lan sorta bat, Zelai Arizti Kultur Etxeko sarreran jarriko da ikusgai.

12.Saririk lortzen ez duten lanak uztailaren 6tik 16ra bitartean jaso ahal izango dira. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak dituen eskubideei uko egiten diela ulertuko du Udalak, eta ondorioz, inolako eskubiderik aitortu gabe eta kalte-ordainik eman beharrik gabe, egoki irizten dion moduan erabili ahal izango ditu.

13.Lehiaketara aurkezte soilak baldintzok goitik behera onartzea dakar berekin.