Eduki publikatzailea
Atzealdea
Hemezortzi urte zuhaitz autoktonoak banatzen
Gure baserritarrak, beren bizimoduagatik, gure ingurumena mantentzen duten bizilagunak dira. Zuhaitz espezie autoktonoek gure herriak bere paisaia natural tradizionalak kontserbatzen laguntzen dute
2021·02·20
Hemengo, bertako zuhaitzen espezieak bultzatzearren, Udalak Nekazaritza batzordearen bitartez diru-atal bat ireki du landare horiek erostean sortzen diren gastuak diruz laguntzeko. Aurtengoa ekimen honen hamazortzigarren urtea, aurten banatu diren zuhaitzen artean honako hauek:
Haritza 37 ale; pagoa 85 ale; intxaurrondo 45 ale; gaztaionodoa 12; bertako haritza 10 eta lizarra 5.
Zuhaitz-eskatzaileak Zumarragako 13 baserritar eta landalur jabeak izan dira. Ekintza hauekin Zumarragako Udalak landa guneetan garapen iraunkorrarekin zer ikusi duten ekintzak bultzatzen jarraituko du.