Eduki publikatzailea
Atzealdea

HITZA doan, udalarekin harremana euskaraz eduki nahi duten gazteentzat

Eskaintza hori 2019an 18 urte bete dituzten gazteei zuzendua dago.

2020·09·08


Goierriko Hedabideak eta Zumarragako Udalaren arteko hitzarmenari jarraiki, bosgarren urtez jarraian, Zumarragako Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzten gazteek GOIERRIKO HITZA egunkaria eta GoiBerri aldizkaria doan jasoko dituzte urtebetez. Eskaintza hori 2019an 18 urte bete dituzten gazteei zuzendua dago.

Udalak gutun bana bidali die iaz 18 urte bete zituzten zumarragar guztiei, aukeraren berri emateko. Udalarekin harremanak euskaraz izan nahi dituztenek, esku orria bete eta irailaren 18a baino lehen udaletxera bidali behar dute euskara@zumarraga.eus helbidera. Aurten 106 gaztek izango dute aukera.