Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik

Martxoaren 1etik zabalik dago trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga ordaintzeko epea. Zerga helbideratuta dutenei ordainagiria bankura bidaliko zaie, ordain dezaten. Helbideratuta ez dutenek epea amaitu baino lehen ordaindu behar dute.

2021·03·02


Jendeari, oro har, jakinarazten zaio zabalik dagoela Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2021eko ordainagiriak ordaintzeko epea.
Epe hori martxoaren 1etik apirilaren 22ra da.
 
Ordaintzeko lekua eta modua:
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako helbide fiskalera bidaliko dira. Ordainketa erakunde laguntzaileen bidez egin beharko da (bankuak eta aurrezki-kutxak), ordainagiri hori aurkeztuz.
 
Ordainagiria etxean jaso ez badu, Udaleko Zerga Bilketako bulegoan eskatu beharko du (Euskadi Plaza 1). Jendaurreko ordutegia, egun guztietan, larunbat eta jaiegunetan izan ezik, 9: 00etatik 14: 00etara izango da.
 
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko epe hori igarotakoan, epe hori bete ez bada, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko direla, eta betearazpen-aldiko errekarguak, berandutze-interesak eta, hala badagokio, sortzen diren kostuak sortuko direla.
 
Erroldan guztira 5.827 ibilgailuk eman dute alta, eta horietatik 4.946 autoak dira.