Eduki publikatzailea
Atzealdea

Ibilgaiu elektriko eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

Tailer hauen helburua gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da.

2020·09·23


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Urola Garaiko Garapen agentziarekin (Uggasa)elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerrak antolatu ditu Legazpin eta Zumarragan. Tailer hauen helburua gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea da. Zehazki, gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarri, kontsumo, salneurri, kargatzeko eskakizun eta bestelako alderdiei buruzko informazioa eskainiko da, baita mugikortasun jasangarrirako beste aukera batzuei buruzkoa ere (ibilgailu hibridoak, txirrindu eta patinete elektrikoak, etab.). Era berean, mugikortasun beharrei buruz hausnartuko da, motorrik gabeko mugikortasun-aukerak aztertuz eta ibilgailu elektrikoak partekatzeko dauden esperientzien berri emanaz.

 

Irailak 29, 18:30tan

ZUMARRAGA

Zelai Arizti zinean

 

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek irailaren 25a baino lehen eman beharko dute izena, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus    
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera, 8:00tatik 16:00etara)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

 

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea, antolakuntzak ezarritako gehieneko aforoa errespetatzea, herritarren arteko 2 metroko distantzia uneoro mantentzea eta musukoa erabili beharko da.

 

Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. 2020 urtea amaitu aurretik, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako tailer praktikoez gain, aurreko edizioetan antolatu izan diren ondorengo tailerrak ere eskainiko dira:

 

  • “Energia berriztagarriak zure etxean… posible da!”
  • “Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko.”
  • “Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe!”
  • “Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!”

 

Udazkenean zehar eskaintzen diren Argitu tailerren inguruko informazioa www.argitu.eus web gunean aurki daiteke.