Eduki publikatzailea
Atzealdea

Indarrean dauden neurri nagusiak Covid-19aren aurrean

Mikel Serrano Aperribay jaunak, udal honetako alkate-udalburua naizen aldetik, Bando honen bidez zumarragarrei alarma-egoeran izandako portaera eredugarriagatik eskerrak ematen dizkiet eta, aldi berean, herritarren konpromisoa eskatzen dut Lehendakariak ezarritako prebentzio-neurriak zehatz-mehatz bete ditzaten.

2021·05·13


Mugikortasuna. Bertan behera geratzen dira itxiera perimetralak eta “etxeratze agindua”. Gaueko mugikortasuna 23:00etatik 06:00etara autolimitatzea gomendatzen da.

Bilerak. Bertan behera geratzen da pertsonak elkartzeko muga, ostalaritzan eta kirolean izan ezik. Hala ere, 4 pertsona baino gehiagoren bilkurak saihestea gomendatzen da.

Ordutegiak. 22:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea. Elkarte gastronomikoak, itxita daude. Ostalaritza. Itxiera 22:00etan. Barneko edukiera %50. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Joko-lokalak. Itxiera 22:00etan. %50eko edukiera. Merkataritzako edukierak. 150 m2 baino gehiagoko establezimenduetan, %40; eta 150m2 arte, %60. Larunbateko azokan, baimendutako postuen %50. Kultu-lekuak. %35eko edukiera.

Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez; eta leku itxietan, 6 gehienez.

Ispilla Polikiroldegia eta Kirol-instalazioak. %50eko edukiera. Aldagelak, %35. Ikuslerik ez kirol-ekitaldietan. Kirola egitea. Aire zabalean edo barnealdean, gehienez 6. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.

Jakin badakigu oraindik bide luzea dugula egiteko, eta pandemiaren aurkako borrokan batasuna eta erantzukizun indibiduala funtsezkoak direla. Egoera kontrolpean edukitzea guztion kontua da, gure adinekoak, bizilagunak eta lagunak babestea bezalaxe.