Eduki publikatzailea
Atzealdea

Irisgarritasuna hobetzea Urdaneta Hiribidea 16tik Artiz Auzora 13

Proiektua martxoaren 22ra arte egongo da jendaurrean.

2021·03·16


Irisgarritasuna hobetzeko eta urbanizatzeko udal-ekimeneko proiektu honen formulazioa lotuta dago Urdaneta etorbide osoa berriz urbanizatzeko eta Artiz auzoa berrurbanizatzeko lanei ekiteko helburuarekin, bide-zoruak hondatuta daudelako eta zenbait puntutan egungo irisgarritasun-araudia betetzen ez delako.

Laburbilduz, baldosa eta zintarria altxatuko dira, zolata eta kontrazinta eraisteko. Zuhaitzak moztu eta deskonformatuko dira zintarriaren ondoan beste zuhaitz-ilara bat planteatzeko. Ondoren azaltzen den moduan, instalazioak modu zehatzagoan konponduko dira; eta granitozko zintarri berriari beste kontrazinta bat erantsiko zaio, hura garajeetarako sarbideetan beheratuta, eta zolata berri bat eraikiko da, eta horren gainean baldosa granitikoz zolatuko da, inguruan dagoenaren arabera.

Eremua zolatu ondoren, beharrezkoak diren hiri-altzarien eta lorezaintzaren elementu berriak jarriko dira bertan.

Jardueraren aurrekontua 241.785,79 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa.