Eduki publikatzailea
Atzealdea

Isolamendu garaietako indarkeria

Isolamendu soziala da koronabirusaren hedapena saihesteko aukerarik onena, baina indarkeriaren biktimentzat arriskutsua da, orain erasotzailearekin bizi behar baitute.

2020·03·25


Hori dela eta, automia erkidegoan eta eskualde mailan dauden hainbat zerbitzuri buruzko informazioa duzue hemen:


- Alde batetik, gogorarazi Emakundek martxan duela 24 orduko arreta telefonoa, larrialdi egoeretarako: 900 840 111

- Bestalde, Urola Garaiko Berdintasun arloak aholkularitza juridiko eta psikologikoko zerbitzuak martxan ditu. Zerbitzu horiek telefonoz eskainiko dira eta aurrez hitzordua hartu behar da 943 25 23 89 deituta (08:00-16:00) edo http://berdintasuna@uggasa.eus helbidera idatzita.