Eduki publikatzailea
Atzealdea

Koronabirusaren hedapena saihesteko hartutako neurrien berri eman eta prebentzio gomendioak jarraitzeko deia egiten du Zumarragako Udalak

Udaleko instalakuntza publiko guztiak itxita egongo dira jakinarazpen berrira arte Covid-19 birusa saihesteko.

2020·03·13


Koronabirusa (Covid-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko hainbat neurri hartu ditu Zumarragako Udalak. Aldi berean, prebentzio gomendioak betetzeko deia egin du.

Honakoak dira Zumarragan Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriak:

  • Zelai Arizti aretoa itxita egongo da. Bertako programazio guztia bertan behera utziko da, zinea barne.
  • Kultur etxea itxita egongo da, hala nola bere baitan egiten diren ekintza guztiak ere.
  • Kiroldegia eta kirol instalakuntza guztiak itxita.
  • Ikastaro guztiak bertan behera geratuko dira
  • Liburutegia itxita.
  • Jubilatu etxeak itxita.
  • KZ gunea itxita.
  • Arte ederretako eskola itxita.
  • Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegia itxita.
  • Legazpi dorretxea itxita.
  • Emakumeen etxea itxita.
  • Antioko Interpretazio Zentroa itxita.
  • Turismo bulegoa itxita.
  • Urtubiko Parkea
  • Jendaurreko Udal zerbitzuetara (Herritaren arreta zerbitzua, Gizarte Zerbitzuak, etab.) banaka sartu beharko dira herritarrak, metro bateko distantzia mantenduz.
  • Era berean, asteroko azoka ere bertan behera gelditzen da.

 

Prebentzio gomendioak eta inplikazio pertsonala

Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die. Honakoak dira gomendioak:

  • Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin.
    • Mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren.
    • Komunera joan ondoren.
    • Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik.
    • Animaliekin kontaktua izan ondoren.
    • Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren.
    • Esku zikinak dituzun guztietan.
  • Eztul edo doministiku egitean ahoa estali  besaurrearekin edo mukizapi batekin.
  • Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili, eta, ondoren, zakarrontzira bota.
  • Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50.

 

Dekretua ikusteko hemen sakatu

 

Merkataritza jarduera protokoloa