Eduki publikatzailea
Atzealdea

MEREZITAKO OMENALDIA GURE HERRIKO HIRU KIROLARIRI

Zumarragako Udalak merezitako omenaldia egin die gaur gure herriko hiru kirolariri "kirolaren galan". Omenaldiak indar politiko guztien ordezkaritza izan du, herritarren ordezkari gisa

2020·12·18


Zumarragako Udalak merezitako omenaldia egin die gaur gure herriko hiru kirolariri "kirolaren galan". Omenaldiak indar politiko guztien ordezkaritza izan du, herritarren ordezkari gisa. Xabier Zalduak irabazi du hirugarren urtez jarraian Euskal Pentatloia. Zumarragarra Euskal Herriko herri kirolen erreferentzia nagusia da. Beste aldetik, Igone Campos Odriozola mendizale, korrikalari eta mendi-eskiatzaileari ere omenaldia egin diote. Azken urteotan "Trail running" eta mendiko eskiaren esparruan arrakasta handia izan du, hain zuzen ere, munduko txapelketan modalitate horretako Espainiako selekzioko kide izanik. Azkenik, Oscar Martin futbolariak Zumarragako herriaren omenaldia jaso du, futbolari profesional gisa egin duen ibilbide osoari, eta aurten amaiera eman dio, Espainiako ligako eta Asiako ligetako hainbat taldetan ibili ostean. Zumarragako Udalaren kolaboratzailea izan da, eta Dani Garcia futbol campusetako arduraduna. Bertan, Zumarragako eta Urretxuko ehunka haurrek hartu dute parte.

Hiru kirolariek emozioz eskertu dute omenaldia, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egindako ekitaldi xume batean. Zorionak txapeldunak eta eskerrik asko zuen ahalegin, borroka eta gainditze ereduagatik. Gure gazteek jarraitu beharreko bidea!