Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Zumarragako Emakumeak-Mujeres de Zumarraga" ekimeneko parte-hartzaileei omenaldia

1
Martxoaren 13an, larunbata, eguerdiko 12:30etan "Zumarragako Emakumeak" ekimenean parte hartu duten emakumeei omenaldia egingo zaie Zelai Arizti zineman.

2021·03·10


"Zumarragako Emakumeak-Mujeres de Zumarraga" ekimena bideo eta audio bidezko elkarrizketen bilduma bat da, herriko Udalak bultzatua eta Josune Zarandona kazetariak eta Gotzon Aranburu bideo sortzaileak egina. Hamar emakumeren istorioen bidez (bost "autoktonoak" eta beste bost emakume, XX. mendearen bigarren erdialdeko beste erkidego batzuetako etorkinak) ezagutzen dugu nolakoa zen emakumeen bizitza urte haietan. Familiaren ikuspegia, emakumeen lan-mundua, langileen borrokak edo Zumarragako merkataritza eta ohiturak urteetan zehar.

Martxoaren 13an, larunbatean, Udalak omenaldia antolatu du emakumeentzat, eta bideo eta audio bidez partekatu dituzte euren istorioak herritar guztiekin. Istorio horiek gure herriaren aniztasuna, identitate desberdinak, ulertzeko balio izan digute, ideia komun batekin bizitzeko gai direnak: Zumarragaren hautu askea bizitzeko leku aparta bezala, bere istorioek gure herriari ematen dizkioten ñabardura guztiekin.
 
Omenaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da alkatetza@zumarraga.eus posta elektronikoaren edo 943 729 163 telefonoaren bidez. Aurretiazko inskripzio hori beharrezkoa da Covid-en transmisioa prebenitzeko neurriak bete ahal izateko.
1