Eduki publikatzailea
Atzealdea

SALTO outdoor entrenamenduen eskaintza.

COVID-19a dela eta segurtasun neurri guztiak beteko dira proposatzen diren kirol eskaintzetan.

2020·06·24


Aurten inoiz baino garrantzi gehiago dauka SALTOk ematen duen kirol eskaintza. 3 hilabete konfinatuta pasa ondoren, kalean ariketa egiteko eta gorputza lantzeko aukera izango dute bertan izena ematen dutenek. Kirola taldean, aire librean eta segurtasuna bermatuz egiteko aukera eskaintzen dute entrenamendu mota ezberdinetan.

Lau asteetako eskaintza egongo da, Uztailaren 6tik 30era eta astean bi entrenamendu egingo dira; goizeko, arratsaldeko zein gaueko ordutegiekin.