Eduki publikatzailea
Atzealdea

Santa Isabel 2021

COVID19 dela eta hartu beharreko segurtasun eta higiene-neurriak kontuan hartuta, eta herritarren segurtasuna bermatzeko eta pilaketak saihesteko, aurten Santa Isabel jaiak ez ospatzea erabaki da.

2021·05·21


COVID19 dela eta hartu beharreko segurtasun eta higiene-neurriak kontuan hartuta, eta herritarren segurtasuna bermatzeko eta pilaketak saihesteko, aurten Santa Isabel jaiak ez ospatzea erabaki da.

Hala ere  kultura eta tradizioan oinarrituta txistulari eta dantzariekin eliza barruko ezpata dantza egitea erabaki da. Hau da uztailaren 2an Ama birginari ezpatadantza egingo zaio (11:00), baina ez da ez prozesiorik ezta ohorezko aurreskurik egongo.

Ekintza hau ere grabatu egingo da eta zuzenean emango da UTBn eta www.zelaiarizti.eus web gunean.Osasun-egoerak aukera ematen badu, jarduerak proposatzen dituzten kultura-elkarteek uztailaren 2ko asteburutik kanpo programatu ahal izango dituzte ekintzak, aforoa kontrola daitekeen lekuetan.