Eduki publikatzailea
Atzealdea

Santa Lutzi Feria 2020 bertan behera

COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, Urretxu eta Zumarragako udalek erabaki dute aurtengo feria bertan behera uztea.

2020·10·28


2020ko apirilaren 14ko Aginduari jarraituz (29/4/20ko EHAA), bere lehen artikuluan jasotzen du aldi baterako etetea gizarte, aisialdi edo jai-izaera duten nekazaritzarako eta abelzaintzako elikagaien eta produktuen zuzeneko salmentarako merkatu eta azoka tradizionalak. Feriak sortzen dituen jende pilaketa handiak ekiditze aldera eta osasuna lehenetsiz bi udalek bat egin dute erabakia hartzerakoan. Halaber, herritarrei gogoratu nahi die egunerokoan aukera anitz ditugula eskura bertako produktuak kontsumitzeko eta horrela bertako ekoizpenari laguntzeko. Santa Lutzi eguneroko lan horren erakustoki eta motor ederra izaten da eta horrexeagatik, bi udalotatik biziki animatu nahi zaituztegu orain inoiz baino gehiago bertako produktuak kontsumitzera. Aurrerantzean izango dugu berriro aukera Santa Lutzi feria merezi duen bezala ospatzeko.