Eduki publikatzailea
Atzealdea

Trafikoa moztea maiatzaren 19an, Izazpiko obrengatik

Maiatzaren 19rako, asteazkenerako, zuhaitzak moztea aurreikusita dago Izazpi auzoko 9. faseko berrurbanizazio-obretan

2021·05·18


Maiatzaren 19rako, asteazkenerako, zuhaitzak moztea aurreikusita dago Izazpi auzoko 9. faseko berrurbanizazio-obretan. Horretarako, honako aldaketa eta behar hauek aurreikusten dira:

- Kalea moztu egingo da, planoan adierazten den moduan, goizeko     09. 00etatik aurrera, eremu horretatik igarotzen diren autobusei bidea eman ondoren, seinaleztatutako zatian zuhaitzak mozteko. Gerontologia Zentroko aparkalekura sartu behar diren ibilgailuak kontrako norabidean sartu ahal izango dira, ohiko noranzkoan ez baita zirkulaziorik egongo.

- Inguruan dauden garajeen erabiltzaileak ere kontrako norabidean irten ahal izango dira ospitalerako igoerarantz.

- Kalea arratsaldeko 13:30ak arte egongo da itxita, eta ordu horretan ohiko zirkulazioa berreskuratuko da.