Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udalak Tokiko Energia Komunitatea aurkeztu du

Zumarragako Udalak atzo aurkeztu zuen Tokiko lehen Energia Komunitatea. Ekitaldia Juan Diego Casals Edinorreko kontseilari ordezkariak eta Mikel Serrano Aperribay alkateak zuzendu zuten. Horrela, herritarrei hurbileko energia jasangarriaren kontsumoari buruzko esperientzia komunitario hau irekitzen zaie.

2021·03·27


Onurak: Modu lokalean eta 500 metrotik beherako ingurunean sortutako energia berriztagarria erabiltzean, zure elektrizitate-fakturan eta ingurumenean nabarituko dituzun onurak lortuko dituzu. Hauexek dira Zumarragako Tokiko Energia Komunitatearekin bat egiteak dakartzan onuretako batzuk:

Dirua aurreztu elektrizitatearen fakturan hasiera-hasieratik. Zure beharretara egokitutako eskaintza, gardentasun osoa fakturetan zein komunikazioetan. % 100 jatorri garbia duen Km0 ingurunean sortutako tokiko energiaz gozatu. Kontsumoak optimizatzeko aurretiazko eta ondorengo aholkularitza. Hiri-inguruneko energia fotovoltaikoa, zure udalerria jasangarriagoa eginez. Ez da hasierako inbertsiorik behar instalazioaren guztizko kostua finantzatzeko, ezta iraunkortasun konpromisoa ere.

Baina...nola funtzionatzen du?
Sistemaren funtzionamendua erraza da eta zenbait pauso edo etapa ditu. Komunitate bat eratzea parte hartu nahi duten saltoki edo bizilagunen artean.
Instalazio fotovoltaikoa egiteko lanak gauzatzea, fidagarritasuna eta segurtasuna bermatuko dituen zuzendaritza baten azpian..
Udal estalkiak Elkartearen esku jartzea, horietako bakoitzean energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio bat jar dezan.  Elektrizitatearen horniketa preziorik onenean lortutako energia berriztagarriarekin osatuko duen merkaturatzaile bat aukeratzea.
Sortutako energia kontsumitu eta gozatzea, lehendabiziko egunetik fakturan aurrezki handiak lortuz. 

Gehiago jakin nahi baduzu edo kontsultaren bat egin nahi baduzu, telefonoz deitu, emaila bidali edo bisitatu gure webgunea:
ingurumena@zumarraga.eus
www.tekzumarraga.eus
943 729 022