Eduki publikatzailea
Atzealdea

Uraren Mundu Eguna

Nazio Batuek 2021. urterako aukeratu duten leloa "ura baloratu dezagun" da, eta ur baliabideen munduko txostena aurkeztu dute.

2021·03·22


Uraren Mundu Eguna martxoaren 22an ospatzen da urtero, ur gezaren garrantziaz ohartarazteko eta ur gezako baliabideen kudeaketa iraunkorra defendatzeko. Bere sorrera Nazio Batuen Ingurumen eta Garapenari buruzko Konferentzian (NBIGK) gomendatu zen, 1992an Rio de Janeiron.

Nazio Batuek 2021. urterako aukeratu duten leloa "ura baloratu dezagun" da, eta ur baliabideen munduko txostena aurkeztu dute.

2021eko ur-baliabideen munduko txostenerako sarbidea.

Aurten, Uraren Mundu Egunean, urak pertsonentzat zer esan nahi duen, zein den benetako balioa eta nola babes dezakegun hobeto bizi-baliabide hori. Ura baloratzeko moduak zehazten du ura nola kudeatzen eta partekatzen den. Urak balio handia eta konplexua du gure etxeetarako, kulturarako, osasunerako, hezkuntzarako, ekonomiarako eta gure ingurune naturalaren osotasunerako. Balio horietakoren bat kontuan hartzen ez badugu, baliabide mugatua eta ordezkaezina gaizki kudeatzeko arriskua dugu.
 
 
Zumarragako Udalaren konpromisoa, gaur bezalako egun batean, gure uraren erabilera arduratsua, modernoa eta iraunkorra sustatzen jarraitzea da. Azken hamarkadan gertatu den bezala, gure sistemak galtzen duen ur-kantitatea murrizten jarraitzea, zerora hurbildu arte. Uraren kudeaketaren alde eginez, baliabide mugatua baita, arduratsua, gertukoa, informatua eta zuhurra.

Ospa dezagun egun hau, Nazio Batuen leloak dioen bezala, urari balioa emanez, planetako alde guztietan ezin baita edateko ura lortu gure etxeetan txorrota bat irekiz. Ez diezaiogun baliorik kendu gure bizitzarako garrantzitsuena den elementuari.