Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zintzo-mintzo eta Zumarragako Udala elkarlanean Euskaraldia sustatzeko

Lankidetza hitzarmen horren bidez, Zintzo-mintzotik Nerea Gabirondo ibiliko da Euskaraldia sustatzen.

2020·09·18


Gaur, irailaren 18a, aurkeztu dute prentsaurrean Zumarragako Udala eta Zintzo-mintzo euskara elkartearen arteko hitzarmenaren funtsa.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak eman du ongietorria eta prentsaurrekoa deitzeko arrazoiak ematerakoan, Zintzo-mintzok 2018ko Euskaraldian bi herrietan burututako lana goraipatu du. Horren harira, Euskaraldia ahalik eta ondoen bideratze aldera, elkarlan hitzarmena sinatzearen arrazoiak aipatu ditu, jada ez-ohikoa den urte honi begira, eta eskerrak eman dizkio euskara elkarteari ia hogeita hamar urtetan burutu duen eta burutzen dituen ekintzengatik.

Zintzo-mintzo euskara elkarteren ordezkari, Sebas Iturriotzek, lehen, urteetan izandako elkarlana goraipatu du eta eskerrak eman dizkio Udalari Euskaraldia dinamizatzeko apustu honengatik. Horretarako Nerea Gabirondo urretxuarra dabil dagoeneko zeregin horietan, dagoeneko buru-belarri entitateen izen-ematean.

Nerea Gabirondok bere hitzalditxoa baliatu du irailaren 27an bukatu den entitateen izen-ematea gogorarazteko, eta lantxo horretan behar duenari bere zerbitzua eskaintzeko. Horrez gain, eskerrak eman dizkie aste honetan bisitatu dituen dendari-merkatariei, egoera dagoen bezala, eskaini dioten harrera onagatik.

Entitate modura izen-emateko laguntza behar izanez gero: deitu 722 160 729 edo idatzi zumarragaurretxu.euskaraldia@gmail.com