Eduki publikatzailea
Atzealdea

Perimetroko konfinamenduak: zalantzak eta erantzunak

1
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren Zuzendariaren Ebazpena argitaratu da, atzo, urtarrilaren 21ean, eta bertan jasotzen da Zumarragak gainditu egiten duela azken 14 egunetan COVID-19ko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko. Gainera, datorren astelehenean, perimetroko konfinademenduak Euskadiko udalerri guztietara zabalduko dira

2021·01·22


Osasun Publikoaren Zuzendariaren Ebazpena argitaratu da, atzo, urtarrilaren 21ean, eta bertan jasotzen da Zumarragak gainditu egiten duela azken 14 egunetan COVID-19ko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko. Horregatik, 44/2020 Dekretuan eta ondorengo aldaketetan oinarrituta, beste gai batzuen artean udalerriaren itxitura perimetrala ezarri behar da, eta ostalaritza-establezimenduak ixteaz gain, kiroljarduerak bertan behera utzi behar dira, jasota dauden salbuespenetan izan ezik.
Horiek guztiak urtarrilaren 22an, ostiralean, 00:00etan jarri dira indarrean.
Neurriak direla-eta, argibideak:
1. Badago salbuespenik udalerriaren barrutitik irteteko edo sartzeko, udalerriak 100.000
biztanleko 500tik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditzen duenean?

Soilik urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako salbuespenen bat bada, betiere behar bezala justifikatuta badaude.
a) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea
b) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.
c) Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne.
d) Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
e) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea.
f) Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea.
g) Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko jarduketak edo presakoak diren jarduketak.
h) Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.
i) Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.
j) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta.
k) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.

Dagokion jarduketaren frogagiria eramateko gomendioa egiten da.
2. Joan al naiteke beste udalerri batera erosketak egitera nire udalerria gune gorrian badago
(100.000 biztanleko 500edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua du)?

Ez. Ez dago baimenduta 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietatik irtetea edo sartzea, funtsezko erosketa eta zerbitzuetarako izan ezik, baldin eta udal-konfinamenduak ukitutako udalerriak ez baditu horiek, edo behar bezala justifikatutako urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik ez bada.
3. Joan al naiteke beste udalerri bateko tabernara, nireak 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua badu?
Ez. 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrietan, mugatu egiten da pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren mugetatik.
4. Ostalaritzako zein establezimenduk ireki ditzakete ateak
5.000 biztanletik gorako udalerrietan, jendearentzat berriz irekitzeko, beharrezkoa izango da Covid-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 eguneko Intzidentzia Tasa Metatua 500 baino gutxiagokoa izatea 100.000 biztanleko. 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, tokiko egoera epidemiologikoak edo kutsatze-agerraldiek hala eskatzen dutenean, Osasun Sailak bidezko neurriak hartuko ditu establezimenduak ixteko.
Hau da, kasu honetan, ezin izango dute bezeroaren arretarekin aurrez aurre ireki, baina eskaerak prestatu ahal izango dira lokalean jasotzeko, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte edo etxera eramateko 22:00ak arte.
5. Kirola:
COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrietan, bertan behera geratzen da taldeko kirol-jarduera oro, bai entrenamenduan, bai lehiaketan. Salbuetsita daude, eta, beraz, egin ahal izango dira lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirollehiaketak, gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak, eta jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean eta gehienez sei laguneko taldeetan.
Lurralde Historikoko beste udalerri batera joan zaitezke jarduera fisikoa aire zabalean egiteko?
Ez, ezin duzu hori egin COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 edo gehiagokoa duten udalerrien artean. Gainera, datorren astelehenean, perimetroko konfinamenduak Euskadiko udalerri guztietara zabalduko dira.

 
Perimetroko konfinamenduak EAEko udalerri guztietara zabalduko dira.
 
1