Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarraga, ostalaritzarekin batera

Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak gutun bat helarazi dio Zumarragako Udalari, Udalak sektoreari emandako laguntza eskertuz eta Gipuzkoako bosgarren toki-erakundea dela aitortuz, ostalaritza-sektoreari emandako laguntzen intentsitateagatik.

2021·04·13


Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak gutun bat helarazi dio Zumarragako Udalari, Udalak sektoreari emandako laguntza eskertuz eta Gipuzkoako bosgarren toki-erakundea dela aitortuz, ostalaritza-sektoreari emandako laguntzen intentsitateagatik. Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien babesarekin onartutako eta garai zail honetan hartutako neurri garrantzitsuenen artean, ordenantzak aldatzea dago, terrazak hobariak jartzeko eta zabaltzeko, 2020an ez ezik, 2021ean ere. Horri esker, terraza zuten 18 establezimendu izatetik 27 izatera igaro gara gaur egun, eta bezeroentzat eskuragarri zeuden 187 mahaira igo ahal izan dira guztira, ostalariek irekita eduki ahal izan dituztenean.


Gainera, ostalaritza-sektorearentzako bi laguntza ekonomiko mota jarri dira martxan: lehenengoa maiatzaren amaieran, establezimendu bakoitzeko 2.000 euroko laguntza jaso zezaketena eta 28 establezimenduk 47.480 euroko laguntza jaso zutena, eta bigarrena, itzuli beharrik gabeko 1.000 eurokoa ostalaritza-establezimendu bakoitzarentzat, eta 1.500 eurokoa establezimenduak terrazarik ez bazuen, guztira 37 establezimenduren 43.000 euroko laguntza jaso duena.


Horretarako, ezinbestekoa izan da sektorearekin komunikatzea, eta, horregatik, alkatea eta arloko arduradun politiko eta teknikoak 5 aldiz bildu dira orain arte, eta sektoreko ordezkaritza zabala izan da bertan.