Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarragako kultura kolektiboentzako, gazteen emanzipaziorako eta premia-egoeran dauden familientzako diru-laguntzak argitaratu dira

Zumarragako Udalak atzo argitaratu zituen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean udalerrian kultura bultzatzen duten kolektiboentzako eta gazteen emantzipaziorako eta premia-egoeran dauden familientzako diru-laguntzak.

2021·02·09


Zumarragako Udalak hiru esparrutan (kultura, gazteria eta behar egoeran dauden familiak) diru-laguntzak lortzeko oinarriak argitaratu zituen atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Laguntza hauen helburuak honako hauek dira:

Kultura: Zumarragako jai eta kultur ekintzak bultzatzeko programei emango zaizkien laguntzak arautzea. Laguntza ekonomiko hauek irabazi-asmorik gabeko taldeei emango zaizkie 2021an jai eta kultur programa eta ekintzak aurrera eramateko, betiere proiektu eta ekintza hauek bat badatoz Kultura eta Jai Batzordearen asmoekin.

Gazteria: Zumarragako gazteen emantzipazio prozesuan laguntzea 2021 urtean, horretarako dirulaguntza jaso ahal izateko baldintzak arautuz.

Behar egoera dauden familiak: Banakako diru-laguntzak ematea. Zehazki, bizikidetza unitate batean bizi diren gizabanakoentzat eta espreski adierazten diren gastuei, ohikoei nahiz ez ohikoei, ordaindutakoei nahiz ordaintzeke daudenei, aurre egiteko nahikoa baliabide ez dutenentzat banatuko diren diru laguntzak dira. Beharrezkoak babesgabetasun, menpekotasun edo bazterketa sozial egoerak prebenitzeko, ekiditeko edo gutxitzeko.