Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarragako TEK proiektuan aurrez izena emateko epea zabalik dago

Hemen sortutako Zero Km-ko energia berriztagarria kontsumitu, eta udalerri jasangarriagoa sortzen lagundu

2021·05·07


Dagoeneko zabalik dago Zumarragako TEK proiektuan aurrez izena emateko epea. Proiektu honek udalerriko eraikinetan sortutako energia elektrikoa kontsumitzea ahalbidetzen du.

Zumarragako TEK udalerriko Tokiko Energia Komunitatea da, eta Zumarragako Udalak sustatzen du Edinorren laguntzarekin. Ekimen aitzindaria da, herriko herritar guztien artean energia-autokontsumorako eredu garbiagoa, eraginkorragoa eta merkeagoa sustatzen duena.

Informazio gehiago: https://www.tekzumarraga.eus/