Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarragako Udalak 60.000 €erabiliko ditu "ZuEKIN Eskolara" laguntza-lerroaren barruan eskola-materiala erosteko.

Hirugarren urtez, ZumarragarEKIN jarri da martxan, udalerriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko; guztira, 86.000€

2020·07·30


Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza Sustapen Ekonomiko, Toki Garapen eta Berrikuntza zinegotziak ZumarragarEKIN programa aurkeztu dute. Serranok azaldu duenez, programa 6 laguntza-ildok osatzen dute, "Aurtengoa hirugarren urtea da udalerriaren garapen ekonomikoaren esku laguntza batzuk jartzen direla, eta aurten 86.000 euroko aurrekontua du". Zuekin laguntza-lerroen helburua udalerriko industria-enpresetan i+d+i garatzen laguntzea da, ekintzailetza "soziala bereziki" bultzatzea, eta merkataritza-sektoreari laguntzea, gure saltoki txikien modernizazioa eta profesionalizazioa bultzatuz eta haietan kontsumoa sustatuz.

Mikel Serranok azaldu duenez, "Zuekin Eskolara" laguntza-lerroak garrantzi berezia du aurten, udalerriko merkataritzan kontsumoa sustatu nahi baitu, eta, aldi berean, familiei lagundu nahi die ahalegin handia eskatzen duen urteko une berezi batean; ikasturtearen hasieran. Serranok azaldu duenez, laguntza horiek inoiz baino zentzu handiagoa dute gaur egun, eta erantzuna emateko eta bizi dugun ezohiko egoerara egokitzeko, horien zenbatekoa bikoiztu egin dugu, 60.000 eurora iristen, eta pilaketak saihesteko hainbat neurri hartu ditugu.

Bestalde, Rosa Maiza zinegotziak programaren nondik norakoak azaldu ditu, hartutako neurriak zehaztuz. "Alde batetik, kanpaina hasteko datak uztailera aurreratzea erabaki dugu, eta, bestetik, ekimenaren formatua aldatu dugu, horregatik, 60 euroko bonoa izango dugu", azaldu du Maizak. Laguntza hauen helburuak betez, 2005eko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra bitartean jaio diren haurren gurasoei edo tutoreei bonoak bidali zaizkie, baldin eta Zumarragan erroldatuta badaude eta EAEko Hezkuntza Administrazioak baimendutako edozein ikastetxetan Derrigorrezko Hezkuntzako mailetako batean matrikulatuta badaude.

Haur bakoitzaren zenbatekoa 60 €izango da. Rosa Maizak azaldu duenez, Zuekin Eskolara ekimenari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira bonuak, eta bereizgarri batekin identifikatuta egongo dira, ikusteko moduan, eta eskola-materiala erosteko erabili ahal izango dira (boligrafoak, arkatzak, koadernoak, kartapazioak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak), bai eta eskola-jarduerarako beharrezkoak diren janzteko artikuluak (eskola-mantalak, arropa eta kirol-oinetakoak, heziketa fisikorako) ere. Kanpoan geratzen dira: testuliburuak, material informatikoa, kirol-diziplina bateko kirol-material espezifikoa, arropa eta oinetakoak oro har, edo eguzkitako betaurrekoak.

Laguntzak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, kanpainara atxikitako establezimenduek kontrolatuko dute Bonua erabiltzen duten pertsonen nortasuna, eta saldutako produktua Zuekin Eskolara programaren oinarrietan zehaztutako eskolamaterialaren definizioarekin bat datorrela egiaztatuko dute.

Bonuak erabiltzeko epea 2020ko uztailaren 27tik urriaren 31ra bitartekoa izango da, eta 6 zatitan banatu da, hainbat establezimendutan erabili ahal izateko.

Maizak gaur egungo erronka handia azpimarratu du: Herriko bezeroak fidelizatzea eta bezero berriak erakartzeko gai izatea. COVIDetik eratorritako egungo egoerak erronka handiago baten aurrean jarri du sektore hau, gizartea oro har bezala, eta haiek dena ematen ari dira gure erosketak modu seguruan egin ahal izateko. "Gure saltokiari erantzuteko eta babesa emateko unea da, erosketa-erabakia gutako bakoitzarengan dago, eta gaur egun inoiz baino gehiago, agerian geratu da ematen diguten balio erantsia: hurbiltasuna, profesionaltasuna eta are gehiago, azken hilabeteotan erosketak bezeroengana hurbilduz eta erraztuz egin duten auzolana". Amaitzeko, herrian erosketak era jasangarri batean egitera animatu die Zumarragatarrei.

Mikel Serranok prentsaurrekoa "gure enpresa txikiei eskura ditugun baliabide guztiekin laguntzen jarraitzeko" konpromisoarekin amaitu du, eta aurreratu du laguntza horiez gain, irailean merkataritzan, ostalaritzan eta Azokan kontsumitzeko bonuak jarriko dituztela martxan. Udalak 25.000 euroko zenbatekoa jarriko du eta 75.000 euroko eragina izango du udalerrian.

 

ATXIKITAKO KOMERTZIOAK
ALEX KIROLAK SORALUCE, 6 
CENTRO OPTICO JAVIER ARRATIBEL SORALUCE, 10
DEPORTES APALATEGI SEKUNDINO ESNAOLA, 5 
INTERSPORT LEGAZPI, 7
KUX KUX DENDAK URDANETA, 15 
LIBRERÍA ARESTI LEGAZPI, 12 
LIBRERÍA LEGAZPI SORALUCE, 4 
MENTXU Y YONE SEKUNDINO ESNAOLA, 10
OPTICA GALOI VISIÓN SORALUCE, 5
OSKARBI SEKUNDINO ESNAOLA, 8 
ROAYER ARTES GRÁFICAS URDANETA, 13 
URKI LIBURUDENDA SEKUNDINO ESNAOLA, 3