Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gurutz Linazasoro neurologo ezagunak ‘Garun bat, bizitza bat’ konferentzia eskainiko du.

Hitzaldia Otsailaren 19an izango da Zelai Arizti aretoan arratsaldeko 19:00-etan

2020·02·13


Hitzaldiaren helburua, pertsonaren garapenaren fase ezberdinetan garunak duen garrantziaren inguruak informatu eta heztea, garunak bizitzan zehar izaten dituen aldaketei buruzko azalpen zehatz baten bitartez. 

Ekimena Foru Aldundiak eta Garunaren etxeak bultzatzen dute, kasu honetan, Zumarragako Udalaren kolaborazioarekin. Programa honen bitartez, garunaren ezagutza bezalako kezka intelektual interesgarria ahalik eta gipuzkoar kopuru altuenari hedatu nahi zaio.  

Linazasorok azaldu du aurkeztu berri den hitzaldi zikloak honako galderei erantzunak ematen saiatuko dela: Zerk desberdintzen ditu gizakien eta animalien garunak? Zergatik egiten dute jolasean umeek? Zergatik ez ditugu gure bizitzako lehenengo urteak gogoratzen? Zergatik da nerabezaroa hain gatazkatsua? Zergatik da nerabeen garuna hain zaurgarria? Umeak izatek zoriontsu egiten al gaitu? 40 urteen krisirik ba al dago? Nola eboluzionatzen dute moraltasunak eta erabakiak hartzeko prozesuak? Ba al dago garunaren zahartzeari aurre hartzerik? Zergatik dago gero eta pertsona gehiago ehun urtetik gora bizitzen dena? Ze erronka planteatzen dizkio errealitate honek gizarteari? Murriztu al daiteke Alzheimerra jasateko arriskua? Hautez gain, noski, hitzaldian zehar sortu daitezken gainerako gaiak ere eztabaidatuko dira.