KIROLA GOIKO BANNERRA

IGERIAN IKASTEKO IKASTAROA

 

IGERIAN IKASTEKO IKASTAROA

Deskribapena:

14 eguneko ikastaro hauen helburua da ikasleek igerian ikastea. Horretarako, honako baldintzak betetzea bilatzen da:
• Ingurunearekin erabateko ezagutza izatea.
• Arnasa ondo hartzen jakitea.
• Gutxieneko ibilbidea egitea.
• Murgiltzen jakitea.

Haurrentzako ikastaroetan, jolas moduko ariketen bitartez, epe laburreko zenbait helburu (familiarizazioa, arnasketa, flotazioa, propultsioa eta trebetasun akuatikoak) eta epe luzerako beste batzuk (ingurune akuatikoa menderatzea, garapen sentsoriomotorra erraztea, etab.) modu eraginkorrean lortzea bilatzen da.

Helduen ikastaroetan, berriz, helburuak modu progresibo eta egituratuan lantzen dira, ariketa praktikoen eta teknika zehatzen bidez. Parte-hartzaileen hasierako mailara egokituta, konfiantza lantzea, arnasketa kontrolatzea, flotazioa eta propultsioa hobetzea eta igeriketa-teknikak garatzea bilatzen da, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Erabiltzen den materiala eta  laguntza teknikoak:

•Tablak

•Pilotak

•Txurroak

•Pull boy-ak

•Txirrista

•Manta flotagarria

Iraupena: 

45-60 minutu.

Prezioa

46,45 € bazkideek
83,65 € ez-bazkideek

Ordutegia

HAURRAK

Astelehen - asteazken 17:00-18:00

HELDUAK

Astearte - ostegun  16:00-17:00

Zumarraga (slider home) - Kirola web