INDOOR TXIRRINDULARITZA + BODY TONO
Deskribapena:
Saio bakoitzean denbora erdia erabiltzen da jarduera bakoitza lantzeko. Erresistentzia eta indarra lantzeko, eta era berean, gorputzeko goiko eta beheko atalak eta core-a (gorputz enborra) lantzeko oso konbinazio eraginkorra da.
Body tono: Barra, step-a eta norbere mailara egokitutako pisua beharko da. Musikaren erritmo desberdinei jarraituz abesti bakoitzean gihar talde bat lantzen da. Astean bi saio direnez, saio bakoitzean abestien erdia landuko da modu orekatu batean
- Beroketa
- Squats – hankak
- Bularra
- Bizkarra
- Tricepsa
- Bicepsa
- Lunges – hankak
- Sorbaldak
- Core – abdominalak
- Cooldown – luzaketak
Indoor txirrindularitza: Musika motibagarriaren erritmoari jarraituz, bizikleta estatiko baten gainean, taldean egiten den ariketa aerobikoa da. Egokia da hanken eta gluteoen giharren indarra eta tonua hobetzeko eta gaitasun kardiobaskularra hobetzeko.
Erabiltzen den materiala eta laguntza teknikoak:
- Step-ak
- Barrak eta diskoak
- Halterak
- Puntako indoor txirrindularitzako M3i-ak
Ezaugarriak:
INTENTSITATEA: ALTUA
KALORIA-KONTSUMOA: ERTAIN - ALTUA
KOREOGRAFIA: EZ
Esfortzu maila:
KARDIOBASKULARRA: ERTAIN - ALTUA
INDARRA: ALTUA
KOORDINAZIOA: BAXUA
MALGUTASUNA: BAXUA
Iraupena:
70 minutu
Prezioa:
39,60 € bazkideek
60,50 € ez-bazkideek
Ordutegia:
Astelehen - asteazken 17:45-19:00