KIROLA GOIKO BANNERRA

INDOOR TXIRRINDULARITZA + ENTRENAMENDU FUNTZIONALA - KROSSFIT


INDOOR TXIRRINDULARITZA + ENTRENAMENDU FUNTZIONALA - KROSSFIT
 

Deskribapena:

Saio bakoitzaren iraupenaren erdia jarduera bakoitza egiteko erabiliko da.  Erresistentzia eta gorputzaren goiko eta beheko atalen eta core-aren (gorputz enborra) indarra lantzeko oso konbinazio eraginkorra da.

Indoor txirrindularitza

Musika motibagarriaren erritmoari jarraituz, bizikleta estatiko baten gainean, taldean egiten den ariketa aerobikoa da.  Egokia da hanken eta gluteoen giharren indarra eta tonua hobetzeko eta gaitasun kardiobaskularra hobetzeko.

Entrenamendu funtzionala - Krossfit

Intentsitate handian egiten diren eta etengabe aldatzen diren ariketa funtzionaletan oinarritutako indar eta egokitze entrenamendu sistema da. Ariketa eta entrenamendu mota desberdinak erabiltzen dira, eta horien artean eguneroko bizitzan aplikagarriak diren teknikak edo mugimenduak hautatzen dira bereziki. Ondorioz, entrenamendu zorrotz eta gogorra izateaz gain, oso entretenigarria eta aproposa da gaitasun fisiko orokorrak garatzeko: erresistentzia kardiobaskularra, indar-erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, bizkortasuna eta oreka.

 

Erabiltzen den materiala eta laguntza teknikoak:

  • Queenax – erabilera anitzeko makina
  • TRX
  • Bosuak
  • Barrak eta diskoak
  • Halterak
  • M3i Indoor bizikletak

Ezaugarriak:

INTENTSITATEA: ALTUA

KALORIA-KONTSUMOA: ERTAIN - ALTUA

KOREOGRAFIA: EZ

Esfortzu maila:

KARDIOBASKULARRA: ERTAIN - ALTUA

INDARRA: ALTUA

KOORDINAZIOA: ERTAINA

MALGUTASUNA: ERTAINA

Iraupena:

85 minutu

Prezioa:

44,60 € bazkideek

67,85 € bazkide ez direnek

 

Ordutegia:

Astelehen - asteazken  20:00-21:30

Zumarraga (slider home) - Kirola web