Eduki publikatzailea
Atzealdea

2020ko "HAURREN UDAKO ZAINTZA" ZERBITZUA

COVID19 ak sortutako egoera dela eta, 2020ko uda honetan ez dira egingo Urretxuko eta Zumarragako udalek aurreko udetan egin dituzten Udaleku Irekiak, baina haurrentzako jarduerak dituen zerbitzu bat eskainiko da, 2009tik 2014ra bitartean jaiotako haurrentzat, haien gurasoak/tutoreak lan egin beharrean badaudeZerbitzu hori uztailaren 6tik 24ra bitartean izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta gehienez 136 haur onartuko dira.

Izen-ematea ekainaren 17tik 23ra egingo da, biak barne, modu hauetako batean:

- Internet bidez, bi udalen webguneetan,

- posta elektronikoaren bidez, helbide elektroniko hauetan:

kultura.ur@urretxu.eus

gazteria@zumarraga.eus

- Urretxuko eta Zumarragako Kultur Etxeetan, honako ordutegi hauetan:

* Urretxu: 9: 00etatik 14: 00etara

* Zumarraga: 15: 00etatik 18: 00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuz 943-72.35.10 zenbakian.

 

Epea amaitutakoan, onarpen-prozesua egingo da baldintzak betetzen dituzten eskabideekin, eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie plaza duten familia guztiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU077121666