Eduki publikatzailea
Atzealdea

OHARRA: Beloki hiribideko, Bidezar kaleko eta Izazpi auzoko obrak.

Beloki hiribideko espaloitik aparkalekurako oinezkoen pasabidea egiteko obrak eta oinezkoen ibilbidea pintatzeko lanak hilaren 15,16 eta 17an egingo dira. Aldapako aparkalekuak hiru egun horietan libre geratu beharko dira, baita aparkalekuaren gune osoa ere, hilaren 17ko goizeko 8:30etatik aurrera (arratsaldeko azken orduan sartu ahal izango da). Lanak astelehenean hasiko dira, goizeko 7:45ean.

Era berean, beste oinezkoen pasabidea Bidezar kaleko 7. atariaren parean jarriko da, eta hilaren 17an hasiko da asfaltatze-fasearekin. Hori dela eta, trafikoa 9:00etatik 13:00etara itxiko da. Ostegunean, hilak 18, pintaketa lanak egingo dituzte, eta trafikoa berriro moztuko dute 9:00etatik 12:00etara.

Izazpi 20 auzoaren inguruan, Zentro Gerontologikoaren alboko kalean, bideak seinaleztatzeko pintaketa lanak ere egingo dira. Lanak ostegunean, hilak 18, egingo dira, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Kalea itxita egongo da tarte horretan, lehentasunezko ibilgailuentzat izan ezik. Obra guztietan pintatze-lanak egiteko programatutako datak baldintza meteorologikoen araberakoak izango dira.