Eduki publikatzailea
Atzealdea

EKAINAREN 22TIK AURRERA ERREFUSARENTZAKO ETA PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIEN SARRAILAK AKTIBATUKO DIRA ETA TXARTELA BEHARKO DA

COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko.

Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari gara, aurreko egoerara itzultzeko. Beraz, edukiontziak irekitzeko berriro beharrezkoa izango da txartela erabiltzea.

Ekainaren 22tik aurrera, errefusa eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira pixkanaka, bai eta landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere.

Norbaitek txartela galdu badu, lehenbailehen 943 16 15 55 zenbakira deitzea komeni da, beste txartel bat bidaltzeko.

 

http://www.sasieta.eus/euskara/albisteak/ekainaren-22tik-aurrera-errefusarentzako-eta-pixoihalentzako-edukiontzien-sarrailak-aktibatuko-dira-eta-txartela-beharko-da