Eduki publikatzailea
Atzealdea

GAZTE BIDEAN Udako eskaintza

Gazte Bidean zerbitzuak, nerabeentzako Urretxu-Zumarragako udal zerbitzuak, ireki ditu berriro ere bere ateak eta berreskuratu du arreta presentziala. Azken hilabeteotan, COVID-19a dela eta, online eskaini behar izan du bere aisialdi eskaintza.Orain, aldiz, osasun egoerak eskatzen duen protokolo guztiak jarraituz, eta, aldez aurreko hitzordua hartuta, 16:30etatik 20:00tara, 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzat.

 

Ekainean asteazkenetik igandera bitartean egongo da irekita, eta Uztailean, aldiz , astelehenetik ostegunera. Hilabete hauetan bertako zerbitzua, aire libreko jarduera eta irteerak eta on-lineko zerbitzua uztartuko dira, beti ere, gure herrietako nerabeei aisialdi hezitzaileko eskaini aldera. Lehenengo irteera ekainaren 25ean Donostiara izango da.

 

Informazioa zabaltzeko edota bertaratzeko txanda hartzeko Gazte Bidean zerbitzuko hezitzaileekin harremanetan jar zaitezkete bide hauek erabiliz:, 609702708, gaztebidean@gmail.com , edota Facebbok Instagramen bidez.