Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zumarragako eta Urretxuko udalek batera egin dituzte Urola ibaia garbitzeko lanak.

Lanak Ertzaintzaren eremutik San Martinera bitarteko hiri-zatian egin dira.

Garbiketa-lan horiek egiteko Eulen S.A. enpresa kontratatu da, eta 5 egun behar izan ditu zati hori garbitzeko. Guztira 106 zabor-poltsa eta tamaina handiko trasteak (koltxoiak, txapak, mangerak...) atera dituzte. Guztira 700 kg hondakin eraman dira garbigunera.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Eguzki Taldeari egindako sentsibilizazio- eta informazio-lanarengatik, eta herritarrei Udalari horrelako jarduerak salatuz laguntzeko eskatu nahi diegu, guztion artean gure ibaiaren ekosistema babestu behar baitugu, balio izugarria baitu.