Hiritarren eskuliburua

Zuk asko egin dezakezu etorkizun iraunkor eta ingurumen hobeago baten alde

 

Tokiko Agenda 21aren garapenerako ardatz eta baldintza funtsezkoenetako bat hiritarren parte-hartzea da. Iraunkortasunerantz bideratuak dauden udal politikak aurrera eraman ahal izateko, lehenik eta behin, hau, tokiko autoritateen eta hiritarren arteko eztabaida eta akordioan oinarritzen da.

Gainera, garapen iraunkorrak (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa) pertsonen eguneroko mentalitate eta jokabideak aldatzea exijitzen du, bai indibidualki nola kolektiboki. Hiritar bezala, ekoizle eta kontsumitzaile modura, ardura garrantzitsu bat dugu. Eta, era berean, ingurumenaren etorkizun hobeago baten alde parte hartzeko posibilitate eta aukerak daude.

Horregatik, Zumarragako Tokiko Agenda 21aren markoan,” iraunkortasun eta ingurumen arloko hiritar jardunbide egokien eskuliburua “ lantzea planteatu da . Bere helburua, hiritarrengan iraunkortasunaren aldeko jokabide batzuk zabaltzea da.

Bere edukia, kapitulu ezberdinetan antolatzen da, gure eguneroko bizitza gorpuzten den aktibitate esparru funtsezkoenak jasotzeko xedea duelarik. Eta, hauen barnean, praktiken, erabileren, iradokizunen eta gomendioen katalogo bat,… erabilgarriak eta didaktikoak, gure ingurumenarekiko erlazioa hobetzeko eta gure ingurumen inpaktua murrizteko balioko digutenak.

Baino, batez ere, jokabide eta balioak sustatu nahi ditu. Eta atentzioa deitu nahi du, badagoela beste era bat ingurumenarekin eta gizartearekin erlazionatzeko eta , bide batez , badagoela kontsumitzeko eta bizitzeko beste eredu bat.

Praktika on batzuek ( urari, energiari eta hondakinei dagokienez) Gida honetan azaltzen diren hainbat esparru gune ezberdinetan praktikan jar daitezke ( etxebizitza, lantokia, erosketak,…). Errepikapenak ekiditeko, kapituluren batean soilik garatzen ditugu.

Antzeko Gida askoren erreferentzi eta estekak jaso ditugu, hemen jorratzen diren gaien inguruko informazio osagarria edo zehatzagoa bilatu ahal izateko.

Eta gogoratu: Zure udalerriari eragiten dioten aferatan parte-hartzea hiritar Praktika On bat da. Zumarragako Tokiko Agenda 21ak aukera hori ematen dizu.

Etxean

Etxean, gure jardueretako askok natur baliabide eta materialeen kontsumo garrantzitsu bat suposatzen dute, eta hauen ekoizpenek ingurumenean eragina izaten dute.

Hondakinak ere ekoizten ditugu (gutxi gora-behera 1,2 Kg pertsonako eta eguneko, eta 400 kg urteko ), zeintzuren tratamenduek (ezen tratamendu sistema) ingurumenarentzat eragin kaltegarriak izan ditzaketen.

Eguneroko keinu txikien bidez (uraren, energiaren, produktuen eta materialen… kontsumoari dagozkienak) eragin kaltegarri horiek murriztu ditzakete. Ez dira ezer kostatzen, eta batzuetan, ekonomi aurrezte bat suposatu diezagukete.

Sukaldean eta elikaduran

  • Sukaldatzean kazolak estali, sua baino handiagoak diren burruntzaliak erabili… egoste denbora eta energia aurreztuko duzu. Eltze espresa, ia beti, aukerarik hoberena da.
  • Sukalde elektrikoa eta bitrozeramika bukatu baino lehen itzali daitezke, bero hondarra aprobetxatzeko.
  • Hozkailuan, ondo graduatu tenperatura (4-6º), behar ez bada ez ireki atea, eta ez sartu jaki berorik ( energia kontsumoa igo egiten da hotza mantentzeko).
  • Ontzietan barazkiak eta frutak garbitu daitezke, ura korritzen utzi beharrik gabe. Egosketa edo garbiketarako urak landareak ureztatzeko balio dezakete.
  • Garbigailuak eta ontzi garbigailuak martxan jarri, guztiz beteta daudenean. Energia, ura eta detergentea aurreztuko duzu.

Gogoratu: ondo jateko ez da behar mundua

 

Garbiketan

  • Fosfatoa, bentzola eta kloroa duten detergenteak mugatu, oso kutsakorrak diren sustantziak dira.
  • Zorua garbitzean, xaboitzen ari zaren bitartean, iturria itxita mantendu eta arraska urez betea.
  • Los productos concentrados suelen funcionar mejor y reducen los residuos de envases.
  • Produktu kontzentratuek hobeto funtzionatzen dute eta ontzikien hondakinen murrizketa ahalbidetzen dute.
  • Esku zipriztingailuak aerosolak bezain eraginkorrak dira. Beren fabrikazioan energia aurrezten da, eta hondakin gutxiago sortzen dira segidako erabilerak onartzen dituelako.
  • Garbiketarako produktu natural aunitz existitzen dira, eta hauek produktu toxikoak ordezkatu ditzakete. Beren erabilerari buruz informatu:
    • Ozpina deskaltzifiktzailea, desinfektatzailea eta deskoipeztatzailea da. Ur beroarekin, gaineko sukaldeeta zoruei, kristal eta azulejoei distira emateko balio du,...
    • Limoia deskoipeztatzailea eta desodorantea da. Gainera brontzea eta kobrearentzat oso distiratzaile ona da. Bere azalak lixiba eta leungarri modura jarduten dute garbigailuan.
    • Bikarbonatoak arraskak, azulejoak eta marmolak garbitzeko balio du, eta baita alfonbra eta arropen orbanak garbitzeko ere.
    • Borax gatz minerala, desinfektatzaile, fungizida eta intsektizida da. Onddo eta pipiaren aurka babestu egiten du….
    • Egurrezko errautsa, 24 ordutan uretan beratua, etxeko lixiba funtzioak egiten ditu: arropa zuritu, orbanak kendu…
    • Urarekin diluitua dagoen amonikoa oso egokia da kristala eta aluminioa garbitzeko.

Gogoratu: Zure ingurua garbitu dezakezu, guztion ingurua zikindu gabe

 

Energia erabileraren efizientzia

Gasak sukaldeetan, berogailuetan eta ur-berogailuetan efizientzi gehiago eta gastu ekonomiko urriagoa du.

Neguan ez erabili gehiegikeriaz berogailua, ezeta udan aire girotua. Hotz-beroa kanpoarekin gehiegi orekatu gabe dagoenean , kontsumo energetikoa igo egiten da eta gaixotasunak sor daitezke.

Zabor -poltsak

  • Ahal duzun guztia berrerabili: papera, plastikozko poltsak, erropa zaharra trapo gisa, …eta produktuen bizi-zikloa luzatu.
  • Saiatu besteentzat erabilera izan dezaketen oro ez botatzen :jostailuak, erropa erabilia, altzariak, etxetresna elektrikoak, …Hurbileko birziklapen eta jasotze zirkuituak bilatu.
  • Objektu eta aparailuak konpondu, bakoitzak edo espezialista bidez, askotan erraza eta merkea da. Lehen matxuran aldatzera ez ohitu.
  • Zure eskualde eta herrian dauden zerbitzuen arabera,zaborra modu egokian banatu. Honek birziklapen indizeak hobetu eta errazten ditu, eta tratamendu deuseztatzaileak murriztu.
  • Zure eskualde eta herrian dauden zerbitzuen arabera,zaborra modu egokian banatu. Honek birziklapen indizeak hobetu eta errazten ditu, eta tratamendu deuseztatzaileak murriztu.
  • Etxean ere hondakin arriskutsuak sortzen ditugu: garbitzeko produktuen hondarrak, erabilitako koipeak, pilak, margoak, erabilitako botikak,… Bereziki garrantzitsua da dagozkien sistema bereiziak erabiltzea edo Garbiguneetara eramatea.

Zumarrago Udala parte den Sasietako Mankomunitateak aldizkako Gidak argitaratzen ditu, eta era berean, beste informazio batzuek ere zabaltzen ditu, hondakinen jasotzea hobetzeko, jasotze bereizi indizeak igotzeko (gero hauek birziklatzeko), eta ezartzen ari diren zerbitzu berriak hedatzeko. www.sasieta.net.

Gogoratu: Hondakinen tratamendu orok ingurumenean eragiten dute. Eragin gutxiena duen hondakina, ekoizten ez dena da.

LANEAN ingurumen hobeago baten alde

Hiritarrek ingurumen arazoen ardura nagusiena industriaren gain jartzen dute. 2004eko gizate ekobarometroan , inkestatuen %59ak zera pentsatzen zuen: Euskal Herriko ingurumen kutsaduran eragiten duten eragilerik garrantzitsuenak fabrikak zirela.

Baino hau, ardura partekatua da. Pertsona bakoitzak ardura kuota bat dugu ingurumenaren egoeran , eta hau hobetzeko eta aldatzeko ekintza aukera batzuk ditugu hiritar bezala, kontsumitzaile bezala, erabiltzaile bezala,… eta baita jarduera ekonomikoan parte-hartzaile gisa: langileak, enpresariak, profesional autonomoak,…

Lan eta ekonomi jarduerak hartzen dituzten aldaketa eta hobekuntza aukera hauek, prozesu produktiboan eta lantokiko jardunetan eragiten dute.

Langileak

Gida honetan garatzen diren iradokizun eta jokabideak lantokian aplikagarriak dira:Energia , ura eta materiala aurrezteak, hondakinen sorrera eta jasotzea, inguruneari errespetua…Zure bulego, enpresa eta jarduera ekonomikoan zure etxean bezala jokatu.

  • Zure enpresako hobekuntza eta ingurune kalitateari buruzko programetan aktiboki parte-hartu. Ez badira existitzen, beren garapena proposa ezazu zure sindikatu edo/eta enpresan.
  • Atsedenleku eta elkartokietan (kafe gunea), catering-etan, botatzeko produktuak murriztu (kristala edo zeramika plastikoa baino gehiago erabili) eta hondakinentzako poltsa eta zaborrontziak mantendu, hondakinen banantzerako.
  • Lan-osasun eta higieneari buruz indarrean dagoen araudia betetzea exijitu, honek efektu positiboak ditu bai langileentzat nola enpresen ingurunearentzako ere.
  • Lanegun batean, egiten diren desplazamenduen %80a baino gehiago lanera joateko dira. Horregatik, garrantzitsuak dira mugikortasun iraunkorrerantz doazen neurri eta planak garatzea langileriaren artean: Kotxe partekatua, garraio publiko edo enpresakoa,…

Gogoratu: Ingurune egoki batean lan egitea ingurumenaren alde lan egitea da

 

Enpresak

  • Uraren erabilerararako sistema efizienteak instalatu: iturriak, komunontzi, biltegiak… Ur-hodien mantenua zaintzea komenigarria da, ihesak ekiditeko.
  • Hornitzaile eta zuzkitzaileak aukeratzerako garaian, positiboki baloratu bai ingurumen kudeaketa sistemak ezarrita edukitzea edo beraien produktuak ingurumen kalitate etiketa dutela jakitea.
  • Publizitate edo marketing-aren gehiegizko produkzioa ekidin, distribuzio zerrendak berrikusiz, datu-base eta helbideak eguneratuz, komunikazio elektronikoa erabiliz,…
  • Pertsonalari,aldizkako maiztasun batekin, enpresak garatzen dituen ingurumen hobekuntzari buruzko programei buruz , eta beren emaitzei buruz,informazioa eman.
  • Gipuzkoako Merkataritza Ganberak ekoizle txikientzako hondakin arriskutsuen jasotze zerbitzu bat du, bereziki enpresa txikiei zuzendua dagoena.
  • Langileriaren mugikortasun iraunkorra hobetzea laguntzen du: telelan sistemak, garraio publikoarekin bat egiten duten ordutegiak, kotxe partekatuentzat aparkalekuak, bizikleta erabiltzen dutenentzako azpiegiturak,…
  • Ingurumen-kudeaketarako sistemaren bat ezarri: EMAS, ISO-14001, Ekoscan,... enpresari kalitatea eta izena ematen dio, beste onuren artean.

IKASTEN iraunkortasunari buruz

“Eskolak egun dauden ingurumen eta behar sozialei erantzun bat eman nahi badio, inguruneari irekiagoa egon behar du, jakintza eta kapazitateak eman beharko ditu, ingurune hori ulertuz eta bertan parte-hartuz, eta, bide batez, jokabideak eta konpromiso balioak sustatu beharko ditu ingurunearen hobekuntzarako”. ( Iraunkortasunareko Hezi. Agenda 21 eskolarra: eskolarentzako Gida. CEIDA.)

Bulego eta ikasgeletan energia aurreztea

  • Kontsumo baxuko argiteri eta bonbilla efizienteak erabili.
  • Argi naturala maximoan aprobetxatu eta argi artifiziala, ahal den heinean, ekidin.
  • Erabiltzen ez direnean, argi eta aparailuak itzali.
  • Hodi fluoreszenteak bonbillak baino efizienteagoak dira, baino pizterakoan kontsumo handia dute. Horregatik, 5 orduz piztu behar ez dugunean itzali.Argiztapen etengabea behar den guneetan erabili.
  • Piztu-itxaldu automatikodun argi interrupotoreak sartzen saiatu
  • Isolapen on batek energia kontsumoa era nabarmen batean murrizten du: kristal bikoitza, ate eta leihoen zigilatzea,…

Informazio gehiago hemen aurki daiteke:

Gogoratu: energia ekologikoena kontsumitzen ez dena da.

 

Ura zaindu eta kontsumoak aurreztu

  • Iturriak itxi ura erabiltzen ari ez zarenean ( xaboitzean, hortzak garbitzean,…). Behar ez diren tantaketak era zorrotz batean ekidin.
  • Komunontzia ez da zakarrontzia. Hondakinak botatzea ekidin, horrela kutsadura eta saneamendu kostua murrizteko.
  • Iturri tenporizatuak instalatu, deskarga erregulazioko komunontziak,…

Gogoratu: ura muga duen ondasuna da eta geroz eta eskasia handiagokoa

 

Papera eta beste materialeak aurreztu eta hondakinak murriztu eta birzkiklatu

  • Teknologia berriak erabili itzazu papera eta tinta aurrezteko. Beharrezko zaizun hori bakarrik inprimatu.
  • Idazteko eta inprimatzeko paperaren bi aldeak erabili itzazu. Inprimagailuan “bi aurpegietan inprimatu aukera erabiltzera ohitu.
  • Paper eta kartoi birziklatua erabili eta “toner”-a kartutxo berrerabilgarrietan.
  • Materiala xahutu(boligrafoak, errotuladoreak,koadernoak...) bota aurretik.
  • Leku estrategikoetan paper eta beste elementuen birziklapenerako edukiontziak jartzeak hauek erabiltzea bultzatzen du.

Gogoratu: papera behar den bezala erabili, era maximoan aprobetxatu, eta birziklatzeko bereizi ezazu. Zure papera garrantzitsua da.

Mugikortasun iraunkorra

Ingurune eskolarra, segur aski, mugikortasun iraunkorrerako sistemak gehien bultzatzen dituen gunea da. Hala ere, mugikortasuna hobetu daiteke, eta ikastetxeetan ekintza propioak sustatu daitezke, edo tokiko instituzioekin koordinatu: garraio publikoaren lerroak, oinezko-bizikleta ibilbideak,…

Honek, mugikortasunaren kultura berrian sentsibilizatzea, informatzea eta hesitzea ahalbidetzen du. Mugikortasunak gure gizartean duen garrantzia, sistema ezberdinen inpaktuak, alternatiben existentzia eta ereduak aldatzeko parte-hartze aktiboaren beharraz ohartarazten gaitu.

Informazio gehiago aurkituko duzu “Ciudad, Infancia y Movilidad” (Gobierno Vasco) Ciudad, Infancia y Movilidad.

Eta Centro Nacional de Educación Ambiental-ean ( Ingurumen Ministerioa) Centro Nacional de Educación Ambiental.

Agenda 21 Eskolarra: iraunkortasunerantz heziz

Agenda 21 Eskolarra Euskadiko ikastetxeetan zabaltzen ari den proiektu bat da, eta garapen iraunkorraren inguruko hezkuntzara zuzendua dago.

Hezkuntza, komunitatearen konpromiso bat da, eta ikastetxearen eta bere ingurunearenkalitate eta iraunkortasunean lan egitea du xede. Bere helburua,hiritar arduratsuak sortzea da, parte-hartzeko gogotsu egongo direnak, bai indibidualki nola taldean, eta ingurumenaren kalitatea eta bizi kalitatearen arteko oreka dinamikoaren mantenuan jardungo dutenak.

Zumarragako ikasleak doazen ikastetxeak Eskolako Agenda 21 egiten dihardute eskualdeko beste udalerriekin batera.

Agenda 21 Eskolarrari buruz informazio gehiago nahi baduzu jo helbide hauetara: Agenda21 Ingurumenan.

Ondoko Gida ere deskargatu dezakezu “Educar para la sostenibilidad. Agenda 21 Escolar: una guía para la escuela” (CEIDA.Eusko Jaurlritza): Educar para la sostenibilidad.

Gogoratu: Zuk zure ikastetxean Agenda 21 Eskolarrean parte hartu dezakezu. Ez badago, bere integrazioa proposa ezazu.

Denbora librea eta aisia

Festak

Festak,energia sozialak eta indibidualak eta natur baliabideen kontsumoa eta hondakinen sorrera batzen ditu itxuraz eguneroko errutinatik kanpo dagoen espazio eta denbora batean. Baino festak ingurumen inpaktuak sortzen ditu, eta hauek mugatu eta hobetu daitezke.

Herri eta auzoetako festetan, gertaera jendetsuetan, haurrentzako eta eskoletako festetan, aldizkako ospakizunetan ( Gabonak, San Juan,…), … Iraunkortasun printzipioak eta ingurumen irizpideak sartu daitezkeen momentuak dira.

Ekimen eta esperientzi positiboetatik ikasi egin behar da, eta bakoitzaren azkartasun eta irudimenarekin konbinatuz, festa iraunkorragoak egitea posible izan daiteke. Antolatzeko iradokizun batzuek ondokoak dira:

  • “Berdea” erosi. Produktu naturalen, ekologikoen eta ingurumen kalitateko bereizlea dutenen aldeko apustua egin,
  • Energia aurrezteko neurriak ezarri: argiteri naturala duten enplazamenduak, kontsumo baxuko argiteria,…
  • Festa batean zarata oso garrantzitsua da.Gehiegizko zaratak ingurunea hondatzen du, festa giroa barne.
  • Festetan hondakinak murriztu eta birziklatzeko posibilitate anitzak daude: janaria eta beste hornidurak era arrazional eta orekatu batean kalkulatu, berrerabili daitekeen baxera, edukiontzi bereizi nahikoa kolokatu,…
  • Soberan dagoen janaria jarduera ongile baterako erabil liteke. Animalientzako janari modura erregalatu edo konposterako bereizi, egoeraren arabera. Hau lehenago antolatu beharra dago.
  • Festa garraio publikoarenedo oinezkoen desplazamenduetatik gertu egoteak arazo asko ekiditen ditu: aparkalekuak, automobilen espazio inbasioak, istripu arriskuak,…
  • Festak hausnarketarako espazioa du: hartuko diren neurriak hedatzeko aprobetxatu eta bertaratuak sentsibilizatu.

Ingurune naturalean txangoak

  • Ez bota eta ez utzi zaborra. Edukiontzietara eraman
  • Ez atera errotik ez lore ezta adarrik.
  • Suarekin kontuz ibili, basoaren etsairik handiena da. Gaizki itzalitako sua, piztutako zigarrokinak, eguzki bidez argiztaturiko beirak…sutea eragin dezakete.
  • Iturri,errekasto eta ibaietan ez itzazu olioak, xaboiak edo produktu kutsakorrak isuri.
  • Bidezidorretatik ibili. Laburbideek zorua higatzen dute.
  • Kanpaldirako lekuak errespetatu, eta horretarako zuloak egitea edo zaborra kentzea ekidin.
  • Motoredun ibilgailuak errepideetarako dira. Mendiko lasaitasuna aldatzen dute, eta ingurune naturalaren oreka. Zorua higatzen dute, landaretza desegiten dute eta kutsadura eta zarata sortarazten dute.

Gogoratu: Zoazen tokira zoazela zure argazkiak bakarrik atera itzazu! Zure oinatzak bakarrik utzi

Kontsumitu planeta jan gabe

Kontsumo-gizartea. Kontsumo-zikinkeria

Kontsumoa gorantz doan gizarte batean bizi gara, neurrigabea, eta batzuetan, gehiegizkoa. Hau, egun ditugun arazo askoren sorburua da, natur baliabideen agortzearen arriskutik hasi, eta ingurumen inpaktu larrietaraino. Gainera, kontsumo hau, oso ezberdina da herrialde eta munduko gune ezberdinen artean, gizarte aurreratuetan barne.

Planetako biztanleriaren %20ak (beraien artean, gure artean) baliabide naturalen %90 a kontsumitzen du. Eta kontsumo horren %96 a materiale ez berriztagarriengatik osatua dago.

Bitartean, munduan orduko 1.800 haur (urteko 15 milloi) miseriak sortzen dituen gaixotasunengatik edo goseaz hiltzen dira. Hain urrun joan gabe, 2004ean EAEn erroldatuak dauden 29.000 pertsona edo familia Oinarrizko Errenta jaso zuten beste baliabiderik ez zutelako.

Kontsumoaren beste aurpegia beste eratako hondakinen sorrera da ( hiritarrak, inerteak, arriskutsuak, bereziak, erradioaktiboak,…), gorantz doan arazo bat bihurtzen ari delarik. 1990-2001 epealdian, etxeko hiri-hondakinak EAEn %66 a hazi ziren, horrela 1990eko 289Kgs/biztanle/urtekotik, 2001eko478 Kgs./biztanle./urtekora pasa zen.

Materialeen Guztizko Beharrak baliabide naturalen kopurua adierazten du (airea eta ura kontuan hartu gabe),naturatik atereak eta gizartearen ekonomian erabiliak direnak. EAEak %20eko igoera erregistratu zuen 10 urtetan, 1990eko 77 Tns./biztanle/urtekotik, 2000ko 92 Tns./biztanle./urtekora pasaz.

Gogoratu: Gehiegizko kontsumoak baliabideak xahutzen ditu eta hondakinez betetzen gaitu.

Produktua-Kontsumoa-Hondakina

  • “Erabili eta bota” gisako produktuak ahal den heinean ekidin itzazu
  • Beharrezko ez diren enbalajeak arbuiatu eta baita gainontzikiratze produktuak ere
  • Berrerabili edo birziklatu daitezkeen produktuak aukeratzen saiatu
  • Poliespan erretiluak ekidin
  • Soltean dauden jakiek bilgarri gutxiago behar dituzte.

Gogoratu: Kontsumoa bukatzen denean, hondakina hasten

 

Merkataritza naturala, justua, etikoa eta solidarioa

  • Bai ingurumena errespetatzen duten produktu fabrikatuak nola ekologikoak erosten saiatu.Euskadin, Nekazaritza ekologikoa ekoizten duten 100 ekoizle baino gehiago daude.
  • Produktu freskoak kontsumitu, eta ahal bada tokikoak. Garraio eta hondakin inpaktuak murriztuko dituzu.
  • Tokiko edo gertuko merkatuan erosteak gure hiri eta herrien bizitza soziala mantentzea laguntzen du.
  • Merkataritza justu eta solidarioen zirkuituek produktuak beren benetazko balioan saltzen dituzte. Berdintasun eta justizi plus bat ordaintzea ez zaizula inportatu.
  • Ez erosi sekula esklabutzagatik, haurren lanetik edo/eta giza eskubideak errespetatzen ez dituzten erregimenetatik aprobetxatzen diren enpresen produktuak.

Gogoratu: Zure kontsumoak lagundu dezala Planeta ez kontsumitzen

 

MUGIKORTASUN IRAUNKORRA: martxan jarri behar da

Pertsona eta merkantziaren mugikortasuna eta garraioa, gure egunetako arazo garrantzitsuenetakoak bihurtzen ari dira: lurzoruaren okupazioak eta azpiegitura berrien eraikuntzak; erregai, energia eta baliabide naturalen kontsumoa, isuriak, kutsatzaileak eta zarata; istripu-tasa;…

EAEn garraio azpiegituren azalerak 18.146 Ha. hartzen ditu, eta honek azaleraren %2,51 suposatzen du. EBan portzentai hau %1,2a da.

Errepide bidezko garraioak, atmosferara isurtzen diren partikula kutsatzaileen %40 a suposatzen dute.Kotxe baten erabilbizitzan auto batek 15 Tona CO2 isurtzen ditu.

Euskaldunok egiten ditugun distantzien %75 a kotxean egiten ditugu.

Iraunkorragoak diren mugikortasun formulak erabili

  • Noizean behin, pentsa ezazu zenbat desplazamendu egin behar dituzun eta era iraunkorrenean egiteko moduan antola itzazu.
  • Garraio publikoa erabil ezazu, posible zaizun guztietan. Baliabide eta energia gutxiago kontsumitzen ditu eta merkeagoa da. Eta beste gauza batzuk egitea ahalbidetzen dizu: irakurri, idatzi, hitz egin,…
  • Ibilbide motzetan oinez joaten saiatu
  • Hiri distantzi ertainetarako bizikleta oso aproposa da, desplazamendu modurik azkar eta eraginkorrena da.

Gogoratu: Norabide egokian mugi zaitez. Zugatik eta denengatik egin ezazu.

 

Bizikleta, kirol makina bat baino gehiago

Muga, zailtasun eta erresistentzia kulturala batzuk egon arren, bizikleta tresna abantailatsu eta eraginkorra bezala funtziona dezakeela frogatu da hiri desplazamendu txiki eta ertainetan (2 eta 10 km.).

Europako hiri batzuetan bere erabilerak zifra oso garrantzitsuak hartzen ditu: Västeras (115.000 biztanle, Suezia, desplazamenduen %33a); Cambridge (100.000 biz., Erresuma Batua, %27a); Amsterdam (1 milloi, Holanda, %20a); Ferrara (132.000 biz., Italia, lan-bizileku bidaien %31a),....

Euskadin, naiz eta orokorrean begikortasun orokor bat izan, eta erabilerarako aurredispozizio bat, eta baita bizikleta edukitza zabal bat eta kirol erabilera sendo bat…bizikletaz egindako desplazamenduen kopurua ( kiroletakoak ez direnak) ez da %1era iristen.

Bizikletaz egindako desplazamendu bakoitzak abantaila indibidual eta sozial garrantzitsuak sortzen ditu:

  • Desplazamendu abiadura eta aparkamendu erraztasuna
  • Denbora eta diru aurrezte pertsonalak
  • Ariketa fisiko moderatua eta osasun pertsonalari kontribuzioa
  • Hiri bizitzaren kalitatean inpakturik eza (zarata eta keak )
  • Natur baliabideen kontsumo baxuagoa
  • Garraio azpiegitura baxuagoak
  • Ibilgailu eta trafikoarekin erlazionatuak dauden inpaktuen murrizketa
  • Hiritar ingurune pertsonalaren (kontenplatu) eta kolektiboaren (mantentzeko ) erakargarritasun handiagoa.

Ez badago beste erremediorik eta autoa erabili behar baduzu

Automobilak askatasun eta erosotasun handiak ahalbidetzen dizkigun tresna bat da. Baino honek kontsumo altuak ( baliabideak eta ekonomikoak) eta ingurumen inpaktu latzak ditu ordainean. Funtsezkoa da oreka eta arrazionaltasunez erabiltzea, eta baitabere gehiegizko erabilera eta inpaktua handitzen dituzten jokabideak ekiditea.

  • Abiadura egokietara gidatzeak, azelerazio eta frenaketak saihestuz, erregaia eta gas isuriak murrizten ditu (%50 bat arte). Baita arriskuak ere.
  • Automobila egoera egokian mantendu ezazu eta egin itzazu aldizkako berrikusteak
  • Aire girotua ez gehiegi erabili
  • Hondakinak (olioak, bateriak, gurpilak... eta automobila bera) kudeatzaile espezializatuen esku utzi behar dira. Ez itzazu sekula utzi edo bota ingunera.

Zure ahaleginak pena merezi du eta emaitzak ditu

Guzti honek zerbaitetarako balio du?. Hori da askotan egiten dugun galdera. Eguneroko praktika txiki hauek famili eta modu pertsonalean aurrezte ekonomiko bat dakarte. Beste batzuek, denbora aurrezteak ekartzen dituzte eta etorkizun hobeago baten alde egindako lanaren gogobetetzea. Eta guzti hauek, gainera, ingurune natural eta baliabideetan, nola gizakion artean sortzen dituztenen artean , inpaktuak murriztea laguntzen dute.

Adibide batzuk:

  • Ihes edo tantakatze batek eragiten duen segundoko ur tanta bakoitzak , 30 litro/eguneko galera suposa dezake ( pertsona baten batezbestekoaren %10a gutxi gora-behera)
  • Berogailua gradu 1 igotzea energia kontsumoa %6-%10a igotzea suposatzen du.
  • Kontsumo baxuko bonbillak erabiltzeak energia elektrikoaren %80 a aurreztea ekar lezake.
  • Automobilez egindako 4km.-tako bidai batean, kutsadura isurien %80a lehen kilometroan izaten da. Bidai motzetarako automobila ez erabiltzen saiatu
  • Egoera onean eta presio egokian dauden pneumatikoekautomobileko erregaiaren kutsadura %10a murriztu dezakete.

Gogoratu: Etorkizun iraunkor bat sortzea zure ardura ere bada.

 

Informazio gehiagorako: ZUMARRAGAKO UDALA.
e-mail: agendalocal21@zumarraga.eus
Baita gure web orrialdearen bitartez ere: www.zumarraga.eus