Gaurkotasuna
Zumarragak 10.330 biztanle ditu, eta 18,2 km2-ko azalera. Gipuzkoako Lurralde Historikoan dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erdi-erdian: ordubete baino gutxiago behar da Donostia, Gasteiz edo Bilbora errepidez joateko, Madril-Irun-Paris trenbidearen geltokia bada herrian, eta EAEko hiru hiriburuak lotuko dituen Lastertasun Handiko Trenaren proiektuko geltoki ere izango da.
ENPLEGUA ALORREKA BANATURIK, ondoren datozen datuak ageri zaizkigu 1996ko erroldaren arabera:
- Biztanleria aktiboaren %0,83 lehen sektorean ari da.
- %48,08 industrian
- %8,74 eraikuntzan Eta azkenik,
- %42,34 hirugarren sektorean ari da, zerbitzuetan alegia.
Zumarragak industri izaera garbia du: lehenago esan dugun bezala, herri honetan sortutako enpleguaren %48,08 industri enpresetan biltzen da (Gipuzkoako edo EAEko batez bestekotik gora zeharo). Hala ere, sektore edo alor honen nagusitasuna ez da aurreko hamarkadetan bezain nabarmen agertzen, urte batzuetan enpleguaren %75era heldu baitzen.
Guztira 176 industri enpresa dira, Esteban Orbegozo, S.A. (siderurgia) izanik garrantzitsuena. Enpresa hauen jarduera nagusia altzairuaren eraldaketa izan da, baina forjaketa eta arte grafikoak ere aipatzeko moduko alderdiak dira.
80ko eta 90eko urteetan zehar, industriak hainbat krisialdi jasan ditu, bata bestearen atzetik, eta hauen ondoren, gure herri honetan beste zenbaitetan baino eragin latzagoak izan ziren, jarduera ekonomikoaren aniztasunik ezagatik; geroago, Europa osoan bezalaxe Zumarragan ere, zerbitzu sektoreko enpleguak areagotuz arindu zen, neurri batez, industri enpleguaren galera (1981ean enpleguaren %19,43 izatetik 1996an %42,34 hartzera iritsi zen zerbitzuen sektorea).
Gaur egun 160 denda baino gehiago dira Zumarragan, eta sektore honen baitan bere jarduera Zumarragan burutzen duten enpresa edo pertsona autonomoak 400 baino gehiago.
Sektore honek hazteko aukera handiak ditu industri enpresei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan, eta oraindik ustiapenaren hasierako pausuetan diren turismo eta aisialdi jarduerekin lotutako beste zerbitzu batzuetan.
BIZTANLERIAREN ETA ENPLEGUAREN BILAKAERARI buruz, biztanleriak urte batzuetan zehar etengabe beherantz egin duen arren (azken 15 urte honetan %12,5eko galera izan baitu biztanle kopuruak), datu berriek etorkizun itxaropentsua erakusten digute.
INEMen datuen arabera, langabezi tasa 8 puntu baino gehiago jaitsi da azken 5 urte honetan, 1993ko azken hiruhilekoan zen %18,98ko tasatik urte honetako (1999) lehen hiruhilekoan erregistratu den %10,59kora jaitsi baita.
Azkeneko erroldan, herriko biztanle kopurua 10.330ekoa izan da.