HERRIAN EROSI, ETXEAN JASO
HERRIAN EROSI, ETXEAN JASO
Herrian egindako erosketak etxera doan eramateko zerbitzua abian jarri dugu.
Tokiko ekonomia eredua indartzen dituzten kontsumo ohiturak sustatzeko helburuarekin, “Herrian erosi, etxean jaso” kanpaina aurkeztu dugu. Ekimen honen bidez, Zumarragako herritarrek, kanpaina honetara atxikitako komertzio eta azokako postuetan erosi eta etxean jasotzeko zerbitzua eskura izango dute doan.
Kanpaina honek kontsumo ohituretan eragitea du helburu. Zumarragako biztanleek bertan kontsumitu dezaten sustatu nahi du eta erosketak etxean jasotzearen erosotasuna herritarren eskura jarri. Banaketa Txita bidez egingo da, hots, bizikleta bidezko mezularitzaren bitartez. Garraio garbia, jasangarria eta zuzena izanik.
Zerbitzu hau urriaren 24tik abenduaren 31ra egongo da erabilgarri eta ondorengo egunetan eskainiko da:
· Asteartetan eta larunbatetan 11.00-14.00
· Ostegunetan 16.30-19.30
Herriko denda eta azokako postuetan identifikatzaile hau ikusten baduzu, zure erosketak etxera bidaltzeko eskaera egin dezakezu.
Nola eman izena?
Izena eman nahi duten komertzio eta azokako postuek 688 730 048 telefonora deitu beharko dute kanpainaren identifikatzailea jaso eta zerbitzua eskaintzen hasteko.
Herrian erosi eta etxean jasotzea inoiz baino errazago!
Bultza ditzagun, guztion artean, tokiko eredu ekonomikoa indartuko duten kontsumo-ohiturak.