ZUNBA
Deskribapena:
Musika latinoan eta nazioartekoan oinarritutako jarduera koreografiatua da. Erritmo moderno, dibertigarri eta gogoraerrazak erabilita jarduera aerobikoa egin nahi dutenei zuzenduta dago.
Zunbako saioetan, hainbat dantza-mugimendu eta errutina aerobiko uztartzen dira. Lan osagarria egiteko helburuarekin, eta neurri txikiagoan bada ere, zenbait tonifikazio ariketa ere egiten dira.
Erabiltzen den materiala:
Tonifikazio lan gehigarria egiteko erabiltzen dena. Besteak beste:
- Haltera txikiak
Ezaugarriak:
INTENTSITATEA: ERTAINA
KALORIA-KONTSUMOA: ERTAINA
KOREOGRAFIA: BAI
Esfortzu maila:
KARDIOBASKULARRA: ERTAIN-ALTUA
INDARRA: ERTAINA
KOORDINAZIOA: ALTUA
MALGUTASUNA: ALTUA
55 minutu
22,05 € bazkideek
42,65 € bazkide ez direnek
Ordutegia:
Astearte - ostegun 19:00-20:00